Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Zientziak > Doktoretza Industria Zientzietan eta Teknologietan
Doktoretza programaren “Zientzia eta Teknologia Industrialak” (ZZ eta TI) izena ondorio zuzena da, batetik programa eusten duten ikerketa lerroetatik eta taldeetatik heldu dena, eta bestetik “Teknozientzia” kontzeptu modernotik. Zientzia eta Teknologia osotasun bakar bat da gaur egun. Garapen teknologikoei esker egiten du aurrera Zientziak, eta, alderantziz, gelditzen ez diren Zientzien aurkikuntzei esker Teknologiak. Halatan, doktoretza programan parte hartzen duten zientifikoen (matematikarien, fisikarien eta kimikarien) eta teknologoen (informatikarien, arkitektoen eta ingeniarien) nahia da doktoretzako gure ikasleak prestatzea eta gai egitea XXI. mendea eraikitzeko ezinbestekoak diren gaietan.
99/2011 EDaren 6. artikuluan finkatuak dauden legezko betebeharrak egiaztatzen dituzten ikasle espainiarrak edo atzerritarrak, ahal izanez gero Zientzietan (Matematikan, Fisikan edo Kimikan), Ingeniaritzan edo Arkitekturan prestakuntza dutenak, dira profil egokienen jabeak Zientzietan eta Teknologia Industrialetan doktoretza programan sartzeko.
Sartzeko profilen aldakortasun bereziak eta programak duen bateratzeko izaerak posible egiten du eta mesedetzen du diziplinen arteko lana egin dezaten prestakuntza ezberdina duten ikasleek. Izangaiek aurretik duten prestakuntzaren arabera, Batzorde Akademikoak beretzat gordetzen du prestakuntza osagarri jakin batzuk egitea behartzeko eskubidea, ikasleen prestakuntza indartzeko zein den ere gehitzen den lerroa.
Doktoretza Programak zortzi ikerketa lerro dauzka: Eredu Matematikoak, Fisika, Kimika, Teknologia Energetikoak eta Kimika Industrialak, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Termikoa eta Mekanikoa, Ingeniaritza Aplikatua eta Konputazionala, Teknologia Informatikoak eta Hidrologia eta Egituren Analisia.
Ikerketa lerroetan 100 bat ikertzailek egiten dut lan eta sail hauetakoak dira: Zientziak, Ingeniaritza eta Estatistika, Informatika eta Matematika. Denen artean ederki aplikatzen dute “Teknozientziaren” filosofia, erdietsi beharreko helburua baita.
Nafarroako ehun industrial eta teknologikoa (energia eta jasangarritasuna, nanomaterialak, elikagaien kimika, materialak, produkzio industriala, mekatronika, osagaien eta ekipoen fabrikazioa) garatzeko estrategikotzat hartzen diren arlo askotako zentroan kokatzen da doktoretza programa. I+G+b arloan eta industrian ehun garrantzitsua du Nafarroak, eta punta-puntako enpresek ordezkatzen dute hori, zenbait sektoretakoak, hauetakoak esaterako: energia berriztagarriak (eolikoa, eguzkiaren termikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa), automozioa, makina erremintak, robotika, hotz produkzioa etab. Horrela, programaren barnean doktoretza tesia eginez ikasleak hartuko duen prestakuntzari esker eta garatuko dituen trebetasunei eta gaitasunei esker, aukera gehiago izanen du profil zientifiko eta teknologiko handiko lan merkatuan sartzeko.
Garrido Segovia, Julián José (Koordinatzailea eta Kalitatearen arduraduna)
Recarte Callado, Vicente (idazkaria)
Irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Programan onartua izateko ikasleak gutxienez % 60 izan beharko du aurreko atalen balorazio osoan. Eskaerak gehiago baldin badira matrikularako postuak baino, lehentasuna edukiko dute puntuazio handiena izan duten ikasleak.
99/2011 EDaren 6. artikuluan finkatuak dauden legezko betebeharrak egiaztatzen dituzten ikasle espainiarrak edo atzerritarrak, ahal izanez gero Zientzietan (Matematikan, Fisikan edo Kimikan), Ingeniaritzan edo Arkitekturan prestakuntza dutenak, dira profil egokienen jabeak Zientzietan eta Teknologia Industrialetan doktoretza programan sartzeko.
Izangaiak hautatzeko kontsiderazio akademiko hauek hartuko dira kontuan:
Hauek dira ikerketa lerro bakoitzeko gomendatzen diren sartzeko profilak: | ||
Sartzeko profil gomendatua | Zein ikasketatik heldu den ikaslea | |
Graduko ikasketak | Master ikasketak | |
Zientziak | · Matematika | · Kimika Jasangarria |
· Fisika | · Elikagaien Industriako Teknologia eta Kalitatea | |
· Kimika | · Bioteknologia | |
· Ingurumen Zientziak | · Koloideen eta interfazeen Zientzia eta Teknologia | |
· Estatistika | · Fisika eta Matematika | |
· Elikagaien Zientzia eta Teknologia | · Kimika Sintetikoa eta Industriala | |
· Lurzoruen eta Uren Kudeaketa | ||
Matematika eta Konputazio Ingeniaritza | · Matematika | · Matematikako Ikerketarako Sarrera |
· Matematika ereduak | · Teknologia Informatikoak | |
· Estatistika eta Konputazioa | · Modelizazio Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa | |
· Teknologia Informatikoak | · Softwarearen Garapena | |
· Ingeniaritza Informatikoa eta Matematikoa | · Konputagailuak eta Sareak | |
· Industria Ingeniaritza (arloak: industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala, kontrola eta automatizazioa), | · Kutsadura Akustikoa | |
· Fisika | ||
Materialen Zientzia eta Ingeniaritza | · Zientziak (kimikoak, fisikoak) | · Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza |
· Industria Ingeniaritza (arloak: industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala, energetika), | · Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS materialen zientziako eta ingeniaritzako irakasgai aurreratuetan) | |
· Ingeniaritza Zibila. | ||
· Arkitektura | ||
Ingeniaritza Mekanikoa | · Industria Ingeniaritza (arloak: mekanika, industria teknologiak, materialak, elektronika industriala, energetika), | · Ingeniaritza Mekanikoa, Aplikatua eta Konputazionala |
· Ingeniaritza Zibila | · Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS ingeniaritza mekanikoko irakasgai aurreratuetan). | |
· Arkitektura | ||
· Fisika | . | |
Ingurumen Ingeniaritza | · Industria Ingeniaritza (arloak: energetika, kimika, industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala, kontrola eta automatizazioa), | · Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS ingurumen ingeniaritzako irakasgai aurreratuetan). |
· Zientziak (kimikoak, fisikoak, biologia, biokimika) | · Lurzoruen eta Uren Kudeaketa | |
Ingeniaritza Biomedikoa | · Industria Ingeniaritza (arloak: industria teknologiak, mekanika, elektronika industriala), | · Ingeniaritza Biomedikoa |
· Biologia, | · Ingeniaritza eta Arkitektura (gutxienez ere 15 ECTS ingeniaritza biomedikoko irakasgai aurreratuetan) | |
· Biokimika, | ||
· Farmazia, | ||
· Medikuntza | ||
· Kimika | ||
· Fisika | ||
IIngeniaritza eta Arkitektura | · Ingeniaritza Biomedikoa, | · Ingeniaritza Biomedikoa |
· Ingurumen Ingeniaritza | · Egituren kalkulua | |
· Arkitektura | · Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza | |
· Ingeniaritza Zibila | · Industria Ingeniaritza | |
· Eraikuntzaren Ingeniaritza | · Ingeniaritza Mekanikoa, Aplikatua eta Konputazionala | |
· Ingeniaritza Kimikoa | · Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa | |
· Laneko Arriskuak | ||
· Proiektuen Zuzendaritza | ||
· Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza |
Prestakuntzarako jarduerak
Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.
Prestakuntza tematikoa (PT)
Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei.
Zeharkako prestakuntza (ZP)
Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.
Tipologia eta ordu kontaketa
Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:
Jardueren eskaintza
Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:
Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE
Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza
Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.
NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.
Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:
IKERKETAREN LERROAK
Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.
PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK
Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.
DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA
Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.
(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.
Laguntza eta jarraipena
NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:
Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.
" Zientzia eta Teknologia Industrialak" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.
2017/2018
Ikus ezazu esteka honetan:
2018/2019
Ikus ezazu esteka honetan:
Ondorioak noiztik |
Ebaluazioa |
Txostena |
2013/09/26 |
Egiaztapena |
|
2018/03/28 |
Jarraipena |
|
2018/11/06 |
Aldaketa |
|
2019/10/15 |
Akreditazioa |
Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).
Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.
Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak.
Unibertsitatearen oinarrizko datuak
El NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.