Hasiera > Demokrazia eskola > Hitzaldiak
José Antonio Martín Pallín Coruñan jaio zen 1936an, eta Auzitegi Goreneko fiskal eta magistratu emeritua da.
Giza Eskubideen Aldeko Espainiako Elkartearen presidentea izandakoa da, baita Fiskalen Batasun Progresista elkartearen presidentea eta Epaileak Demokraziaren Alde plataformaren bozeramailea ere. Amnistia Internazionalarekin eta Juristen Nazioarteko Batzordearekin aritu izan da lankidetzan giza eskubideen ikerketa-misioetan, Latinoamerikan eta Palestinan; Giza Eskubideen Espainiako Sari Nazionala eskuratu zuen 2006an. Para qué servimos los jueces (2010) eta El Gobierno de las togas (2020) liburuen egilea da.