"Ciudadela" Kultur Elkarteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, hiri-kanpaldi bat eskainiko du Arrosadiko campusean, ekainaren 26tik 30era, Lehen Hezkuntzako 1. ikasmailatik DBHko 2. ikasmailara bitarteko ikasleentzat.
ADC Ciudadela irabazi-asmorik gabeko erakundea da, ikastetxe publikoz osatua, eta Iruñeko ikastetxe publikoetako familiei kulturaren eta kirolaren arloko zerbitzu irisgarriak ematea du helburu.
Campus honek familia eta lana uztartzeko beharrari erantzun nahi dio, bereziki beren egoera ekonomiko eta sozialagatik kalteberenak diren kolektiboen beharrari, eta aipatutako bi erakundeek dibulgazio-, kirol- eta kultura-jarduerak ikastetxeetara hurbiltzeko egindako hitzarmen baten esparruan garatu da.
Ekainaren 26tik 30era, 9:00etatik 14:00etara..
Aukera dago haurra goizago eramateko, baita beranduago hartzeko ere.
70 €
Haurra goizago eramateko: 3 € eguneko
Haurra beranduago hartzeko: 3 € eguneko
Maiatzaren 23tik ekainaren 21era (edo NUPentzat gordetako kupoa agortu arte) esteka honetan eskuragarri dagoen inprimakia betez:
Hiri-kanpaldian izena emateko imprimakia
Campusean mota askotako jarduerak eginen dira: gorputz adierazpenekoak, lehen sorospenetako tailerra, futbola, igeriketa, praktiketako etxaldera bisita, "Yo quiero ser científica" antzerki emanaldia, etab...