Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Zabalki 2023

Bordeleko Unibertsitateak irabazi du 2023ko Euskal Pilotako Zabalki Nazioarteko Unibertsitate Txapelketa. Ehun parte-hartzaile baino gehiago izan dira bertan

Bordeleko Unibertsitateak irabazi du Euskal Pilotako Zabalki Nazioarteko Unibertsitate Txapelketa. Bertan, Espainiako eta Frantziako zortzi unibertsitatetako ehun lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) parte-hartzaileetako bat izan da, eta bertako 16 ikaslek hartu dute parte. NUP eta Paueko Unibertsitatea bigarren sailkatu ziren, “ex aequo”. NUPek, gainera, Espainiako Unibertsitateen Kopa irabazi zuen, zeina bigarren aldiz eman baitzen. Horrez gain, Santi Yániz Pérez NUPeko ikasleak (Elikagaien Prozesuetako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterra) banakako frontball txapelketa irabazi zuen (munduko txapelduna da diziplina horretan), eta Javier Amatriain Redondok (Fisioterapiako Gradua) eta Julen Mendizabal Palaciosek (Datuen Zientziako Gradua), berriz, larru paleta modalitatea. 

Partipantes

2023ko Zabalki Txapelketako parte-hartzaile batzuk Paueko frontoian.

Paueko Jai-Alai frontoian eta Leskarreko frontoian egin zen txapelketa, Frantzian biak, eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak, Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioak eta Euskal Pilotako Frantziako Federazioak antolatu zuten. Unibertsitate hauek hartu zuten parte: Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Tolosako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. 

Martín Gil Pérez Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol teknikariak Unibertsitate Kirolaren Frantziako Federazioaren trofeoa jaso zuen unibertsitate kirolaren esparru horretan egindako ibilbideagatik.

Parte hartu duten NUP-eko ikasleak, modalitateen arabera

Emakumezkoen modalitatean, frontenisean, Ane Lecumberri San Martínek (Datuen Zientziako Gradua) eta Lucía Ruiz Barbarinek (Bioteknologiako Gradua) hartu zuten parte. Trinketean (paleta argentinarra), berriz, Leire Artazcoz Velazek (Lehen Hezkuntzako Gradua) eta Lidia Urtasun Beaumontek (Zuzenbideko Gradua). 

Estudiantes UPNA

2023ko Zabalki Txapelketan parte hartu zuten ikasleak.

Gizonezkoen modalitatean, ikasle hauek hartu zuten parte: binakako eskuzkoan, Aimar Prim Aguerrebere (Lehen Hezkuntzako Gradua) eta Jon Lakabe Villanueva (Lehen Hezkuntzako Gradua); banakako eskuzkoan, 4 t’erdikoan, Miguel Roldán Marzo (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua); larru paletan, Julen Mendizábal Palacios (Datuen Zientziako Gradua) eta Javier Amatriain Redondo (Fisioterapiako Gradua); banakako frontballean, Santi Yániz Pérez (Elikagaien Prozesuetako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Masterra), banakako goma paletan, Miguel Iraburu Jamar (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua); eta trinketean (paleta argentinarra), Ignacio Escala Estanga (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza) eta Julián Repáraz Goñi (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua). 

Modalitate mistoan, hauek hartu zuten parte: trinketean (paleta argentinarra), Hugo Ezcurdia Nicuesa (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua) eta Celia Casales Sánchez (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua).


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua