Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Gurpil-aulki gaineko saskibaloi ligako partida egin da NUPen, azken 30 urteetan Foru Komunitatean egin den lehenbizikoa

Unibertsitatea BSR Nafarroa taldearekin aritu da lankidetzan, kirol instalazioak utzi baitizkie entrenamenduetarako

Atzo, urtarrilaren 15ean, igandea, Nafarroako Unibertsitateko Pabiloian –Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) – gurpil-aulki gaineko saskibaloiko “Iparraldeko Liga”ko lehenbiziko partida jokatu zen, BSR Navarra Bilbao BSRren aurka. 30 bat urtetan Foru Komunitatean jokatu den era honetako partida bakarra da. Kanpoko taldeak irabazi zuen, 42-48ko emaitza lortuta.

BSR Navarra eta BSR Bilbao taldeak, partida jokatzen.

Ordezkaritza instituzionala egon zen partidan: Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kulturako eta Kiroleko kontseilaria; Begoña Pérez Eransus, NUPeko Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea; eta Fernando Aranguren, Iruñeko Udaleko Kiroletako zinegotzia. Unibertsitateak laguntza eman dio Nafarroako talde amateurrari, entrenamenduetarako kirol instalazioak utzi baitizkio hitzarmen baten bidez. Haren bidez, unibertsitatearen helburu bakarra ez da erabateko inklusio soziala lortzeko ekarpena egitea; horrez gain, eta kasu honetan egin duen moduan, NUPek beste pertsona batzuek dituzten baldintza edo zailtasunetara hurbildu nahi ditu ikasleak (maiz, beren adinekoak).

Agintariak eta jokalariak, topaketa hasi aurretik.

BSR Navarraren jokalari taldea eta lantalde teknikoa

Jokalarien taldean 14 eta 52 urte bitarteko hamahiru gizon-emakume daude, hauek: Adrián Vela Equiza, Aitor García Sánchez, Ariane Zaratiegui Chasco, Elena Valencia Eslava, Fredy Rojas González, Ignacio Fernández Inchaurbe, Jordan Aníbal Mizano Miranda, Lorena Burriel Catalán, Mauro Alejandro Ciroque Herrera, Samb Elhadji Malick, Sheila Varas Bueno, Mario García Carazo eta Dimitry Mashkin. . 

Entrenatzaileak Alberto Zudaire García eta Eliseo Jiménez Carmona dira (lehenbiziko eta bigarren entrenatzaileak), eta Pedro Silva Jaime dute laguntzaile. Bestalde, hauek osatzen dute lantalde teknikoa: Alejandro Zudairek (mekanikaria), María del Puerto García Razquinek (delegatua) eta Aritz Redondo Suescun eta Elena Zudaire Garcíak (laguntzaileak).


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua