Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUPeko kirol instalazioetako prezioen itzulketa grebaren ondorioz

 

Kirol instalazioen kudeaketaz arduratzen diren langileen greba dela-eta, NUPek grebaren iraunaldiari dagokion zenbateko proportzionala itzuliko die erabiltzaileei.

NUPek, bestalde, urriaren 18tik aurrera eman ez diren eskolen prezioaren parte proportzionala itzuliko die kirol jardueretako izena eman zutenei, egun horretan hasi baitzen greba.

Nork eska dezake dirua itzul diezaiotela?

Zehazki, honako hauek eskatzen ahalko dute dirua itzul diezaietela:

1.  Abonu hauek zituzten pertsonak: 

  • Hilabeteko abonuak (urrikoa, azarokoa eta abendukoa)
  • Udazkeneko abonuak
  • Urteko abonuak

2. Udazkeneko seihilekoan abonuan sartu gabeko kirol jardueraren baterako inskripzioa egin zutenek (waterpoloa, eskalada, boleibola, igeriketa, etab.)

Zenbat itzuliko zaie?

  • Kirol instalazioak erabiltzeko modurik izan ez den egun kopuruari dagokiona (abonuaren parte proportzionala).
  • Eman gabeko eskolen prezio proportzionala taula honetan dago adierazia:
ITZULKETAK, ERABILERARIK IZAN EZ BADA (1)
  Hileko abonua, zenbatekoa eguneko Azaroko eta abenduko abonuak Udazkeneko seihilekoa Urtekoa
NUPeko ikasleak 0,55 € 16,50 € 27,05 € 25,99 €
Unibertsitateko k. / Parekatuak 0,69 € 20,70 € 33,93 € 33,42 €
A3U eta hitzarmen bidezkoak 1,00 € 30,00 € 49,18 € 47,03 €
Kanpokoak 1,50 € 45,00 € 73,77 € 69,31 

(1) Diru kopuru hauek grebak iraun duen bitartean NUPeko kirol-instalazioetara sartu ezin izan diren erabiltzaileei itzuliko zaizkie.

ITZULKETAK, ERABILERARIK IZAN BADA (% 50) (2)
  Hileko abonua, zenbatekoa eguneko Azaroko eta abenduko abonuak Udazkeneko seihilekoa Urtekoa
NUPeko ikasleak 0,28 € 8,25 € 13,52 € 13,00 €
Unibertsitateko k. / Parekatuak 0,35 € 10,35 € 16,97 € 16,71 €
A3U eta hitzarmen bidezkoak 0,50 € 15,00 € 24,59 € 23,51 €
Kanpokoak 0,75 € 22,50 € 36,89 € 34,65 €

(2) Diru kopuru hauek grebak iraun duen bitartean NUPeko kirol-instalazioetara sartu diren erabiltzaileei itzuliko zaizkie.

URTEKO ITZULKETA (3)
  Urtekoa, erabilerarik izan ez bada Urtekoa, erabilerarik izan bada
NUPeko ikasleak 88,71 € 75,72 €
Unibertsitateko k. / Parekatuak 114,06 € 97,35 €
A3U eta hitzarmen bidezkoak 160,53 € 137,01 €
Kanpokoak 236,57 € 201,91 €

(3) Urteko abonua duten erabiltzaileek honako diru kopurua jasoko dute, grebak iraun duen bitartean kirol-instalazioetara sartzerik izan ote duten kontuan hartuta. Prezio publikoak itzultzeak abonamendua deuseztatzea dakar, eta, beraz, baita kirol instalazioetara sartzeko eskubidea deuseztatzea ere.
 

 

Nola egin behar da eskaera?

  1. Eskabide orokor bidez bidali Kirol Unitatera Egoitza Electronikoa

Noiz egin behar da eskaera?

Dirua itzultzeko eskaera 2023ko otsailaren 28ra arte egin daiteke.

Grebak iraun bitartean kirol instalazioak erabiltzeko aukera ez izateagatik urteko abonu osoaren zenbatekoa itzultzea nahi dutenek 2023ko otsailaren 15a baino lehen eskatu beharko dute.

Eskaera data hori iraganik jasoz gero, baliteke dirua ez itzultzea.

2022-2023 ikasturtean zehar itzuliko da dirua.

 

Kulturako eta Kiroletako Unitatea


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua