Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Kirol jarduera berria: FAST FIT. Jar zaitez sasoian udarako

Maiatzaren 2an hasiko da, astelehenarekin

                            

Lau asteko entrenamendu programa bat aurkezten dizugu (8 saio) udara sasoi onean iristeko; forma fisiko on samarra duten eta uda iritsi aurreko azken hilabete honi ahalik eta etekin handiena atera nahi dioten pertsonei dago zuzenduta.
1. astea: indar erresistentziako entrenamenduarekin hasiko gara, hots, pisu gutxirekin eta errepikapen askorekin.
2. astea: entrenamenduek muskulu baten baino gehiagoren arteko indarra izanen dute oinarri (hipertrofia), eta erresistentzia estazioak ere erabiliko dira.

3. astea: entrenamenduek muskulu barneko indarra (maximoa) eta potentzia izanen dituzte oinarri, eta erresistentzia estazioak ere erabiliko dira.
4. astea: tartekako entrenamenduak (HIIT) gure metabolismoa pizteko haren fase basalean, eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko saioari.

Saioetan, astean zehar egiteko entrenamenduak iradokiko dira (egindako saioetatik kanpo), eta monitoreak aholku dietetikoak eman eta sasoi fisikoa eta osasuna mantentzeari buruz dituzuen zalantza guztiak argituko ditu.

  •  Erreserbatu saioa esteka honetan.
  • Eguna eta ordua: astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 19:55 arte
  • Lehenbiziko eguna: maiatzaren 2a, astelehena
  • Monitorea: Javier Escribano

KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua