Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) ikusgai egonen da abenduaren 30era arte “Zure kamisetaren bidaia” erakusketa. Madre Coraje gobernuz kanpoko erakundeak bultzatu eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako ekimena da. Erakusketa hau Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 3. solairuan dago, eta haren helburua da moda lasterraren (“fast fashion”) ekonomia, gizarte eta ingurumen arloko ondorioei buruz sentsibilizatzea eta bestelako kontsumo-aukera arduratsuak proposatzea.