Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Ijitoen komunitatearen osasunari buruzko jardunaldiak: aurrerapenak ikerketan eta esku-hartze soziosanitarioan

  • Antolatzailea(k):
    • Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedra
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Zuzendaritza:

    Javier Arza Porras

    Jose María Uribe Oyarbide
     

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedrak jardunaldi bat antolatu du ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeari eta desparekotasunetik babesteari buruz. Jardunaldiak ijitoen komunitateari eragiten dioten osasun desparekotasunak ezagutzea eta haien inguruan trukeak eta hausnarketak egitea du xede, eta, orobat, aztertzea zein diren arreta soziosanitarioaren esparruko estrategia egokienak berdintasunean aurrera egiteko.

Ijitoen osasunaren esparruko ikerketetan jarraitutako ildoak eta lortutako emaitzak aztertuko dira jardunaldian, baita komunitate horrekin esku hartzerakoan izandako esperientziak ere. Horri esker, osasun ekitatea lortzeko aurrera egiten lagunduko diguten proposamenetan sakontzen ahalko dugu.

Hala, eztabaidarako eta hausnarketarako gune bat sortu nahi dugu, testuinguruan kokatuta. Horretarako, bi mahai antolatu dira eztabaidatzeko eta elkarri esperientzien berri emateko. Lehen mahaian, osasunaren arloko ikerketa esperientziak planteatuko dira: aurrerapenak eta erronkak ijitoen komunitatean. Bigarrenean, ijitoen komunitatearekin izandako esku- hartze soziosanitarioko zenbait jardunbide egoki aurkeztuko dira. Amaitzeko, tarte bat utziko da analisia egin eta azken ondorioak ateratzeko.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua