Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Hiritartasuna eta inmigrazioa: erabat osatzera inoiz iristen ez diren erakunde konplexuak

  • Antolatzailea(k):

    Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra

  • Zuzendaritza:

    Concepción Corera Oroz

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedraren bigarren urteurrenaren harira, heldu den martxoaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan (Nafarroako Unibertsitate Publikoan) honako hitzaldi hau eskainiko da: "Hiritartasuna eta inmigrazioa: erabat osatzera inoiz iristen ez diren erakunde konplexuak”. Saskia Sassen irakasleak eskainiko du hitzaldia; izan ere, mundu mailako aditua da globalizazioa, migrazioak, boterea eta desberdintasunak gaietan.

Saskia Sassenek Robert S. Lynd soziologia katedra betetzen du eta The Committee on Global Thought zuzentzen du elkarlanean Columbia Unibertsitatean (www.saskiasassen.com). Editorial Katz argitaletxeak (Buenos Aires eta Madril) bere azken liburuetako bi argitaratu ditu gaztelaniaz: Territorio, Autoridad, Derechos: Ensamblajes Medievales y Globales (2010), eta Una Sociología de la Globalización (2008). FLACSO argitaletxeak (Quito) berriki argitaratu du Ciudad y Globalización (2011) bere azken saiakeren bilduma. Bere liburuak 21 hizkuntzatara itzulita daude; gaztelaniara itzulita 6 liburu ditu. Hainbat komunikabidetan parte hartzen du; horien artean daude Le Monde, Newsweek International eta Clarín. www.OpenDemocracy.net eta www.HuffingtonPost.com guneetan idatzi ohi du.

Ibilbide luze horretan, bere ekarpen handienetako bat hiri globalaren kontzeptuaren garapena da, hiria tokikoa dena eta globala dena gurutzatzeko leku gisa aztertzeko erabiltzen den terminoa. Sassenen lanen beste ekarpen funtsezko bat, globalizazio prozesuen ondorioz sortutako botereari eta desberdintasunei buruzko azterlanetan datza.

Azken ordua

Hitzaldiaren bideoa

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua