Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikastaroak eta hitzaldiak

Giza eskubideak, giza garapena eta hiritartasuna. Mundu bakarra, begiratu askotarikoak

  • Antolatzailea(k):

    Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra

  • Zuzendaritza:

    Concepción Corera Oroz

Aurkezpena

Dugun sistema ekonomikoaren krisiak Lurra gure planetaren herrialde eta herri guztiei eragin die oro har, baina askoz modu lazgarriagoan eragin die herrialde eta herri txiroenei. Horregatik, populazio sektore horien giza eskubideek gabeziak, atzerakadak edo atzerapen larriak jasaten dituzte. Dagoeneko iragartzen ari diren krisialdiaren irteera hazkunde ekonomikoaren eta merkatuaren esku dagoela ematen du, baina ez du ematen inolaz ere giza eskubideen eta giza garapenaren aldeko apustuarekin lotzen denik.

Hiritartasunari, bizikidetzari eta aniztasunari buruzko Katedrak ikasturte honen bidez errealitate horien gaineko hausnarketa egin nahi du, haien garapen kontzeptualak eta, halaber, gizarte nola politika mailako hutsuneak kontuan hartuz. Gure helburua da erreferentziak eta pizgarriak eskaintzea pobreziaren aurkako borrokan, garapenerako lankidetzan eta hiritartasunaren garapenean erabiliko direnak.

Hausnarketa horretan laguntzaile izango ditugu hainbat begirada, testuinguru kultural eta sozial ezberdinetakoak. Gure inguruko gizarte arloko profesionalek eta zientzilariek errealitate horiei buruz duten begirada, anitza, zalantzarik gabe, eta Latinoamerikako unibertsitate anaituetako zientzilari sozialek beren testuingutik ekartzen diguten begirada.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua