Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

Talent COIIINA Foroa

Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedrak Talent COIINA Foroa egin du enpresak eta Nafarroako gazte talentudunak biltzeko

Joan den ostegunean, Talent COIINA Foroa egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, antolatzaile zituelarik Fundación Industrial Navarra (FIN) fundazioaren Ingeniaritza eta Enpresa Katedra, Industria Ingeniarien Elkargoa (COIINA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). Aukera paregabea izan da Unibertsitateko Ingeniaritzako ikasleek eta Nafarroako enpresek elkarrekin konektatu eta enplegu aukerak azter ditzaten.

Ingeniaritzako 30 ikasle baino gehiago bertaratu ziren ekimenera, beren burua ekimenean parte hartu zuten 12 enpresetara aurkezteko prest: Guardian Industries Navarra, Viscofan, Sunsundegui, Knorr-Bremse, Ríos Renovables, Grupo Empresarial Enhol, Exkal, Liebherr Industrias Metálicas, SKF, Schneider Electric, NTV Solutions eta Sumitomo Electric Bordnetze. Bestalde, enpresek interes handia zuten eskualdeko gazte talentudunak ezagutzeko eta beren helburuak lortzen nola lagundu dezaketen ikusteko.

Foroan zehar, ikasleek eta enpresek networking saio, aurkezpen eta taldeko eztabaida batzuetan parte hartzeko aukera izan zuten. Ikasleek enpresetako ordezkariekin hitz egin eta enpresa-kulturei buruz ikasteko parada izan zuten, eta enpresek, berriz, aukera izan zuten ikasleak ebaluatzeko eta beren taldeetan nola egokitzen diren ikusteko. Enpresetako ordezkariek gaur egun beren erakundeetan gauzatzen ari diren proiektuak azaldu zituzten, eta ikasleek askotariko proposamenak entzun zituzten, haien artean Liebherr enpresak dituen energia kontsumorako soluzioak eta Sunsundegui enpresak autobus elektriko bat egiteko duen proiektu bat. Parte-hartzaileei enpresak beren lehentasun profesionalen arabera bilatzen laguntzeko, enpresak arlo hauetan zeuden sailkatuak: Industria Antolamendua; Energia Berriztagarriak; Makineria eta Automobilgintza; eta Elektronika.

“Talent COIINA Foroa” plataforma baliotsua da Nafarroako ikasleak eta enpresak elkarrekin konektatzeko, eta erakusten du hezkuntzaren eta negozioen arteko lankidetzak eragin positiboa izan dezakeela tokiko ekonomian eta gazte talentudunen prestakuntzan.


Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedra