Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Energiaren X. Astea eginen da martxoaren 13tik 17ra

Jarduerak Energia Berriztagarrien Katedrak antolatu ditu, eta, besteak beste energia berriztagarrien inguruko desafio bat planteatuko dute masterreko ikasleentzat

NUPen Energia Berriztagarrien Katedrak Energiaren Astearen hamargarren edizioa eginen du martxoaren 13an eta 17an. Ekitaldi horretan, hitzaldiak eta Energia Berriztagarrien inguruko Desafioa eginen dira, non ikasleek, taldeka, 24 ordu izanen dituzten erakundeak proposatzen dien erronka bati soluzioa bilatzeko.

Energiaren Astearen helburua Unibertsitateko ikasleei energia berriztagarrien arloaren ezaupidea ematea eta haren enpresa nagusiak erakustea da. Martxoaren 13an eta 15ean, NUPen ikasitako ingeniariek Katedraren entitate batzuetan izan duten lan esperientziari buruz hitz eginen dute, eta, hilaren 16an eta 17an, Sario eraikineko 04. gelan, Energia Berriztagarrien inguruko Desafioa eginen da.

Aste hori Industria Ingeniaritzako Masterreko eta “Energia Berriztagarriak. Sorkuntza Elektrikoa” Masterreko lehenbiziko ikasmailako ikasleei zuzendua dago. Desafioaren berri hilaren 16an emanen da, osteguna, 09:00etan, eta parte-hartzaileek 24 ordu izanen dituzte (martxoaren 17an, ostirala, 10:00ak arte) hari soluzioa bilatzeko (desafioa martxoaren 7an amaituko da, ostirala, 10:00etan). NUPeko irakaslez eta Katedrako entitateetako kidez osatutako epaimahai baten aurrean defendatu beharko dituzte konponbideak, eta 500 €-ko saria eta 300 €-ko accesita irabaziko dute proiektu hoberenek.

Hitzaldiak gaur egun sektoreko enpresetan lan egiten duten unibertsitateko tituludunek emanen dituzte, Nicolás García de los Salmones aretoan (Olibondoak eraikina). Lehenbizikoa astelehenean izanen da, 17:00etan. Hartan, aurreikusitako jardueren aurkezpena egiteaz gain, hauek mintzatuko dira: Francisco Molina (Acciona Energía), Javier Ibarrola (STI Norland), Mikel Butragueño (SGRE) eta EOSOL enpresako hizlari bat. Martxoaren 15ean, asteazkena, Xabier Rández (CENER), Ane Zugazagoitia (Ingeteam), Naiara Goñi (Nordex) eta Iñigo Vilella (IED) izanen dira hizlari.

Azkenik, ostegunean Energia Berriztagarrien inguruko Desafioari emanen zaio hasiera, eta ostiralean, 11:00etan, proiektuen defentsa, epaimahaiaren deliberazioa eta sari banaketa eginen dira.


Energia Berriztagarrien Katedra
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Haginak eraikina (Arrosadiko Campusa)
31006 Iruñea
Tel. (+34) 948 16 93 30
Fax. (+34) 948 16 92 81
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua