Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

NUP-en Energia Berriztagarrien Katedrak epea ireki du master amaierako lanak egiteko eskabideak aurkezteko

46 proiektu egiteko aukera eskaini dute Ingeteam Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, STI Norland, CENER, Acciona Energía, EOSOL, IED Electronics eta Nordex enpresek

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Energia Berriztagarrien Katedrak epea ireki du datorren urtean master amaierako lana enpresa hauekin egin nahi duten 46 ikasle aukeratzeko: Ingeteam Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, STI Norland, CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), Acciona Energía, EOSOL, IED Electronics eta Nordex. Gainera, lan horiek zuzkidura ekonomikoa izanen dute. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28ra bitarte egonen da zabalik. Deialdiaren oinarriak, dago zehaztua zer baldintza bete behar diren deialdiko lan bakoitzerako.

Hautatutako ikasleek enpresako tutore bat eta Unibertsitateko beste bat izanen dituzte, baina eskaintzan dauden 46 lanetatik sei A motakoak izanen dira (tutore nagusia Unibertsitatekoa izanen dute) eta beste 40ak B motakoak (tutore nagusia enpresakoa). Nolanahi ere, 3.500 eurokoa zuzkidura ekonomikoa izanen da ikasle guztientzat.

Master amaierako lanen iraupena lanaldi osoko bost hilabetekoa izanen da (2023ko otsailetik ekainera) eta lanaldi partzialeko hamar hilabetekoa (2023ko otsailetik azarora).

Balorazioa, espediente akademikoaren eta hizkuntzen arabera

Energia Berriztagarrien Katedraren Balorazio Batzordeak hauek hartuko ditu kontuan: hautagaien espediente akademikoa (80 puntu gehienez), ingelesaren ezagutza (5 puntu gehienez) eta curriculuma zenbatean egokitzen zaion master amaierako lanaren gaiari (45 puntu gehienez). Hautaketa-prozesua gainditzeko, gutxienez ere 85 puntu ateratzea eskatuko da.

Ingeteam Power Technologyk eta CENERek master amaierako hamabina lan eskaintzen dituzte; Acciona Energíak, zazpi; Siemens Gamesa Renewable Energyk eta Nordexek, launa; EOSOLek, hiru; eta STI Norland eta IED Electronics enpresek, bina.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko Energia Berriztagarrien Katedraren atala.

Energia Berriztagarrien Katedra Unibertsitatearen eta zenbait enpresaren lankidetza zientifiko-teknologikoaren hitzarmen-esparru bat da. Hauek dira lankidetza horietako enpresak: Acciona Energía, Nordex Acciona Windpower, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ingeteam Power Technology, CENER, STI Norland, EOSOL eta IED Electronics. Katedraren helburua ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak batera egitea da, hala nola master amaierako lanak edo doktoretza-tesiak.
 


Energia Berriztagarrien Katedra
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Haginak eraikina (Arrosadiko Campusa)
31006 Iruñea
Tel. (+34) 948 16 93 30
Fax. (+34) 948 16 92 81
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua