Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Saridunak

2017: Francisco Fernández

2017ko NUPeko Alumni Nabarmenaren II. Saria Francisco Fernández Nistal soziologoari eman diote (Colmar, Frantzia, 1973).

1995ean Soziologiako lizentzia lortu zuen NUPen, eta gaur egungo ADACENeko (Kalte Zerebralaren Nafarroako Elkartea) zuzendari nagusia da. Erakunde horrek 53 langile ditu, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola egoitza, eguneko zentroa, errehabilitazio anbulatorioa, eta kaltetuentzako eta beren senitarteentzako laguntza.

NUPeko lehenengo promozioan Soziologia egin eta lanbide esperientzia eskuratu eta gero, Francisco Fernández nazioarteko enpresen kudeaketan espezializatu zen Georgetowngo Unibertsitatean (Washington DC, Estatu Batuak). Ondoren, Bizkaiko ESEUNE Business School zentrora joan zen MBA-Executive bat egitera, eta, gero, giza baliabideei, taldeen motibazioari, komunikazioari eta lidergoari buruzko graduondo bat egin zuen London School of Economics ikastegian (Erresuma Batua).

Fernández Rehub Health SL "start-up" enpresako buru ere bada, zeinak errehabilitaziorako konponbide robotikoak merkaturatzen jarduten duen, eta gizartean eragina duen teknologia sustatzeko Davintsi elkartearen sortzailea ere bada.

ERANTZUKIZUN SOZIALA

Horrez gain, bere lanbidean gizarte erantzukizun korporatiboko ekintzak ere gauzatzen ditu, zaharkitzearen erronkarekin lotuta.

Sentsibilizazioaren esparruan, zenbait kanpaina diseinatu ditu trafiko istripuei aurrea hartzeko, eta horiengatik sariak irabazi ditu, esaterako Nafarroako Gobernuaren "Sari Berezia" eta Foruzaingoaren "Ohorezko Metopa".

Sariduna, gainera, CERMINeko lehendakariordea da (Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordea), baita Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluko kidea eta Kalte Zerebralaren Espainiako Federazioko kidea ere.