Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Saridunak

2018: CEIN

CEIN SL enpresa publikoari eman dio NUPek (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroari) Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Entitate Nabarmenaren II. Saria.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzaren mende dago enpresa, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Entitate Nabarmenaren II. Saria jaso du 2018an. Sari horren bidez, jardunbide egokiak aitortzen zaizkie NUPekin edo Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetza formaleko hitzarmen bat duten edo izan duten erakunde eta entitateei.

Sariak CEINen lana aintzatetsi du; izan ere, zentro hori 1996az geroztik ari da NUPekin elkarlanean, hiru helbururekin: izaera ekintzailea sustatzea, Unibertsitatean ekintzailetzarako gaitasuna garatzea eta Unibertsitateko kideek enpresa berritzaileak sor ditzaten laguntzea. Aliantza horren emaitza gisa, 2006an Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategia (LUCE) abiarazi zen, CEINek kudeatua, Unibertsitateko komunitatearen artean ekintzailetza bultzatzeko jarduerak antolatzeko eginkizunarekin. Gainera, laborategi horrek garrantzi berezia ematen die ikasleei, gai horri buruzko aholkuak eta prestakuntza ematen baitie, irakaskuntza-programetan eta ikerketa-taldeetan eduki jakin batzuk emanez. Sortu zenetik, 15.000 ikaslek hartu dute parte LUCEren jardueretan.

Informazio gehiago