Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Saridunak

2017: Ingeteam

Ingeteam enpresak jaso du NUPeko Entitate Nabarmenaren Saria 2017an. Sari horrek lankidetzako jardunbide egokiak aitortzen dizkie NUPekin edo Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetza formaleko hitzarmen bat duten edo izan duten erakunde eta entitateei.

Sariak Ingeteam enpresaren, zehazki Energy Produkzio Unitatearen, eta NUPen arteko erlazioa aitortzen du, azken batean langileen ia erdiak (293tik 113) Unibertsitateko egresatuak baitira, eta Unibertsitateko irakasle elkartuak izan diren zazpi profesionalek egiten baitute lan bertan. Enpresa horretan lanean diharduten NUPeko tituludunak ez dira soilik Ingeniaritza alorrekoak, baizik eta Zuzenbidekoak, Ekonomiakoak edo Enpresen Administraziokoak eta Zuzendaritzakoak ere.

Gainera, aipatu enpresa NUPeko Energia Berriztagarrien Katedraren parte da, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren barnean (TIIGMET), eta 2010etik aurrera ikasketa amaierako 49 lanen eta 16 doktoretza tesiren finantzaketan eta garapenean lagundu du. Bisitak ere antolatzen ditu ikasleek haien instalazioak ikus ditzaten, praktiketan dauden ikasleak jasotzen ditu (138, 1999tik aurrera) eta prestakuntza jardueretan edota hitzaldietan laguntzen du.

BULTZADA IKERKETARI

Bestalde, enpresak NUPen lankidetzarekin ikerketa bultzatzeko duen konpromisoa nabarmentzen du sariak, 15 patente erregistratu baitituzte elkarrekin. Gainera, 2010etik aurrera 45 ikerketa-kontratu sinatu ditu Unibertsitatearekin, 2,7 miloi euroko balioarekin.

Ingeteam enpresa espezializatuta dago potentziarako eta kontrolerako elektronikan, sorgailu eta motor elektrikoetan, ingeniaritza elektrikoko eta automatizazioko proiektuetan eta operazio eta mantentze zerbitzuetan. Zenbait produkzio- eta negozio-unitatez osatua dago, hainbat gune geografikotan kokatuta, bai nazio mailan baita nazioartean ere. Nafarroan Energy kokatzen da: Sarrigurengo Berrikuntza Hirian du egoitza, eta fabrika Sesman. Bere jardueraren ardatzak hauek dira: haize bihurgailuen eta inbertitzaile fotovoltaikoen diseinua eta fabrikazioa, zentral hidroelektrikoen automatizazio integrala, eta berriz kargatzeko sistemak ibilgailu elektrikoetarako.