Antonio Pérez-Prados

Matematikan lizentziaduna Zaragozako Unibertsitatean (1978), berehala bereganatu zuen Estatistika eta Ikerketa Operatiboaren arloak. Cano Sevilla irakaslearekin egin zuen doktoretza-tesia Zaragozako Unibertsitateko Metodo Estatistikoen Sailean, eta tesiari esker Doktoretzako Aparteko Saria lortu zuen.  Laguntzaile eta Unibertsitateko alboko bitarteko gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta gero Unibertsitateko albokoaren lanpostu bat lortu zuen 1984an. Hasierako ikerketa urteetan test sendo sekuentzialen eta optimizazio geometrikoko problemak aztertzen aritu zen haien alderdi teorikoenetik, baina elkarlan praktikoan ere aritu zen Zaragozako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasleekin batera, aldagai anitzeko metodo estatistikoak aplikatzen datu medikoen analisian.

1990ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi zen lanean Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Saila sortu eta garatzeko helburuarekin. Sailari esleitutako irakaskuntza abian jartzeko irakaskuntza lan handiarekin batera ikerketa lerroak sustatu zituen, zeinen barruan egingo baitzituzten saileko irakasle berriek beren doktoretza-tesiak. Zehazki, aipatzekoa da osagai sistemen fidagarritasunaren analisira zuzendutako ikerketa. Eredu berriak proposatu ziren makinen fidagarritasuna lortzeko. Estatistika eta probabilitate tresnak eta optimizazio metodoak elkartzen zituzten eredu horiek. Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Sailaren lehenengo tesiak (eta NUPeko lehenengoetakoak) gai horri buruzkoak izan ziren.

Bi agintaldi egin zituen errektore karguan (1995-2003). Bitarte horretan ez zen ikerketa lanetan aritu, baina berriro ekin zion zeregin horri errektore izateari utzi zionean. Azken aldian garatzen ari den ikerketa lerroen artean dago Giza Papilomaren Birusaren (GPB) bidezko infekzioak eragindakoa bezalako gaixotasunetarako diagnostiko eta tamizazio metodoen berrikuntza eta hobekuntza. Ikerketa horren emaitzak argitaratzen ari dira eragin handiko aldizkari zientifiko espezializatuetan.

Halaber, kudeaketari gisa duen esperientziaz baliatuz aipatzekoa da 2004an sortu eta abian 

Ikusi gehiago

jarri zuela Investigación Solidaria Sadar elkartea. Bere helburu nagusia da ekintza solidariora eta sektore edo herrialde baztertuen garapenera zuzendutako ikerketa proiektuak lagundu, koordinatu, zuzendu eta sustatzea.

Bere ikerketa lanaren emaitza gisa, Pérez Prados irakasleak 7 doktoretza-tesi zuzendu ditu, 52 artikulu zientifiko eta 9 monografia argitaratu ditu, eta finantzaketa publikoa zuten 9 ikerketa proiektutan parte hartu du.

Ikusi gutxiago