Hasiera > Olinpiada Informatikoa > Aurkezpena
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) eta Ingeniaritza Informatikoko eta Ingeniaritza Informatiko Teknikoko elkargo profesionalek antolatzen dute Nafarroako Olinpiada Informatikoa.
Aurten, Olinpiada hau Espainiako Eskualdeko Informatika Olinpiadetan kokatzen da eta irabazleak estatu mailako olinpiadan parte hartuko du.
Programazioko Olinpiada
Nafarroako ikastetxe batean DBHko ikasketak, Batxilergoko 1. edo 2. maila edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa egiten ari diren ikasleei zuzendua. Nafarroako ikastetxe bateko Goi Mailako Lanbide Heziketako aski parte-hartzaile egonez gero, beste programazio lehiaketa bat egonen da haientzat.
Python, C/C++ edo Java lengoaietan programatzen jakinez gero, aukera duzu olinpiada honetan parte hartu eta zure asmamena eta gaitasunak erabiliz zenbait problema ebazteko.