Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Itsaso Bete Zientzia lehiaketa

Ekainaren 8an Ozeanoen Nazioarteko Eguna denez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Itsaso bete Zientzia lehiaketaren deialdia egin du. 

 

Sarrera

Gure uren eta ozeanoen osasuna ezinbestekoa da hain beharrezkoa den baliabide horrek jasangarria eta pertsona guztientzat eskuragarria izaten jarrai dezan. Zer ikuspuntu duzu ozeanoen, ibaien eta lurpeko uren kontserbazioaren garrantziari buruz? Nola helaraziko zenioke mezu hau zure familiari, zure ikastetxean edo beste edozeini? Konta iezaguzu, eta egin ezazu bat Uraren eta Ozeanoen Europako Misioarekin. 

 

Helburuak

Ozeanoen, itsasoen, ibaien eta lurpeko uren kontserbazioaren garrantziari buruz hausnartzea, eta mezu hori gure familiei, adinekoei, irakasleei eta, azken batean, gizarte osoari helaraztea.

 

Nork har dezake parte?

Nafarroako edozein ikastetxetako DBHko ikasleek eman dezakete izena lehiaketan, gelaka edo taldeka antolatuak betiere.

Lanak gelaka edo taldeka aurkeztu behar dira. Ikasmaila berean hezkuntza-lerro bat baino gehiago dituzten ikastetxeen kasuan, maila horretako zenbat gela dauden, hainbeste lan aurkezten ahalko dira.

Gela edo talde bakoitzeko irakasle arduradunak koordinatu eta kudeatuko ditu izen-ematea eta parte-hartzea.

 

Gaia

Arlo hauetako helburuak izanen dira lanen oinarri: itsas ekosistemak eta itsasoko biodibertsitatea babestu eta lehengoratzea, itsasoko dibertsitate biologikoaren erabilera jasangarria edo uretan petrolioen eta hondakin plastikoen kutsadura murriztea, besteak beste.

 

Modalitateak

  • Idazlana: erredakzioak, kontakizunak, poemak, erreportajeak eta hitza elementu nagusia duen edozein testu mota sartzen dira kategoria honetan; argazkiekin, bideoekin edo ikus-entzunezko beste formatu batekin batera joan daitezke. Idazlanak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aurkezten ahalko dira. Narrazioak ezin dira 5.000 karaktere digitaletik gorakoak izan (espazioak barne). “Times New Roman 12” letra mota eta tarte bikoitza erabiltzea gomendatzen da.
  • Sormen lana: kategoria honetan marrazkiak, eskulturak eta beste formatu batzuk sartzen dira.


Ezinbestekoa da idazlanari edo sormen lanari izenburua jartzea.

Gela eta talde bakoitzak gehienez ere idazlan bat eta sormen lan bat aurkezten ahalko ditu.

Idazlanak eta sormen lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta ezin izanen dira sarituak egon literaturako edo arteko beste edozein lehiaketa edo sariketatan.

 

Nola hartu parte?

Bidal iezazkiguzu zure lanak ucc@unavarra.es helbidera.

 

Epe eta data garrantzitsuak

  • Lanak bidaltzeko epea: 2025eko maiatzaren 23ra arte. 
  • Lehiaketaren erabakia: 2025eko maiatzaren 30a.
  • Sarien banaketa: 2025eko ekainaren 12an, NUPen.

 

Sariak

Uraren agenteak: zatoz NUPera, bihur zaitez detektibe, eta egin ezazu lan zientziaren eta gure ibaien osasunaren alde. Ekainaren 12an, egun batez, gure ibaien eta lurpeko uren osasunarekin lotutako ikerketako eta behaketako jarduera batzuetan hartuko dute parte ikasleek.

 

Inspiratzeko proposamenak

BIDEOA: Uraren eta Ozeanoaren Europako Misioa

ARGA proiektua: herritarrentzako zientzia

 

Kontsultatu HEMEN lehiaketa OINARRI osoak 

 

Antolatzailea

Kultura Zientifikoaren Unitatea. NUP.

 

Laguntzaileak: 

Proiektu honen esparruan egin da jarduera: 

G9SCIENCE4ALL proiektua, Europar Batasunak finantzatua, ikerketako eta berrikuntzako Europe Horizon programaren barnean, 101162477 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren pean.

2024KO PROGRAMA

OTAMEN BAT GAUA BAINO LEHEN. ENTZUN PROTAGONISTEI!

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Sekuoia eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@cultUPNA