Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

apirilak 1, ostirala

GOIZEAN – ZER DAKIZU METABERTSOARI BURUZ?

Aholkularitza teknologikoko Gartner enpresaren arabera, pertsonen % 25ek egunean ordubete gutxienez igaroko dute metabertsoan 2026an. Sonyk 1.000 milioi dolarreko inbertsioa egin du Epic Gamesen unibertso digital paraleloan. Microsoftek Activision Blizzard bideojoko konpainia erraldoia erosi du, Espainiari EBren Next Generation funtsetan emanen zaizkion dirulaguntzen pareko prezioan. Facebook Meta bihurtu da. Metabertsoak presentzia handia izan du 2022ko Mobile World Congress biltzarrean. Telefónicak chief metaverse officer bat izendatu du lehenbiziko aldiz… 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak gizartearekiko elkarrizketa bat proposatu du honako gai hauei buruz: “The next big thing” ote da Metabertsoa? Nolako ekarpena egiten ahal dio Unibertsitateak bizikidetzako espazio berri horren garapenari?  Zer errealitate sozialetan izanen du eragina Internet murgiltzaile berri horrek? Zer aukera ekarriko ditu eta zer arrisku berri izanen ditugu?

10:00 Ikertzaileen azoka
Lebitazio akustikoa, errealitate birtuala, Jaulab (akustika murgiltzailea), Emotional Films, droneak, hidrogeno autoa, intsektuak elikaduran, AUTEC eta Biko

12:30-14.00 Elkarrizketak

Hasiera. Javier Vidorreta, NUPeko Gizarte Kontseiluko lehendakari berria.

  • ““Zer da metabertsoa? Erronkak eta aukerak””, Pedro Lozano Alcolea, Imasconoren eta Chromvilleren fundatzaileetako bat Bideoa Youtuben ikusi

Mahai-ingurua "Metabertsoa, unibertsitatea eta gizartea" Bideoa Youtuben ikusi

Moderatzailea: Mar González Paredes, zuzendari kudeatzailea Tracasa Instrumentalen eta NUPeko Gizarte Kontseiluko kidea

  • Pedro Lozano, Imasconoren eta Chromvilleren fundatzaileetako bat
  • Sergio García Margariño, NUPeko irakaslea, I-COMMUNITAS institutua
  • Karlos G. Liberal, Bikolabseko arduraduna Bikon

14:00 Pharus jardunaldien amaiera. Ramón Gonzalo NUPeko errektorea