Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Proiektuak eta jarduerak
NUPen barnean interesa jakinarazteko epea: martxoaren 20a, osteguna
Proiektu modalitateak:
1. Enpresen banakako proiektua
2. Enpresen arteko lankidetza-proiektua
3. Ezagutza transferitzeko proiektua, Nafarroan kokatutako enpresa baten edo batzuen eta SINAIko agente baten edo batzuen artean egindakoa, honako baldintza hauek betetzen dituena:
a. Proiektuak aldeen arteko lankidetza efektiboa ekartzea.
OHAR GARRANTZITSUA: NUPen OTEen PARTE-HARTZEA - BALDINTZAK
NUPen OTEek TRANSFERENTZIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
1. NUPen OTEek parte hartzen duten proiektuetan, ezinbestekoa izanen da hirugarren enpresa batek ere proiektuan parte hartzea.
2. NUPen OTEek transferentzia-proiektuetan parte hartzen dutenean, ikertzaile nagusiak ezin izanen du enpresan partaidetzarik izan.
3. NUPen OTEek transferentzia-proiektuetan parte hartzen dutenean, memoria teknikoan adierazi beharko da OTEaren izaera zein den.
4. NUPen eta proiektuan parte hartzen duten ikertzaileen baturak ezin izanen du gainditu enpresaren kapitalaren % 50. Memoria teknikoan jaso beharko dira bai parte-hartze datuak bai parte-hartzaile kopuru totalak enpresaren kapitalaren % 50 gainditzen ez duela dioen adierazpena.
b. Diruz lagundu daitezkeen gastuen gutxienez % 10 eta gehienez % 40 hartzea beren gain SINAIko agenteek.
c. Proiektuaren koordinazioa eta lidergoa enpresa parte-hartzaileetako batek izatea.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Diruz lagundu ezin diren gastuak:
Proiektua gauzatzeko epea:
Laguntza hauen helburu diren proiektuak 2027ko apirilaren 30era arte gauzatzen ahalko dira, hiru alditan:
· 1. aldia: proiektua hasten denetik 2025eko abenduaren 31ra arte.
· 2. aldia: 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra arte.
· 3. aldia: 2027ko urtarrilaren 1etik proiektua amaitzen den egunera arte (gehienez ere 2027ko apirilaren 30a).
LAGUNTZA, PIZGARRI MODUAN: Proiektua hasteko data ofiziala eskabideak aurkezteko eguna baino geroagokoa izan beharko da nahitaez.
Eskabideen aurkezpena eta eskatutako agiriak:
1. Eskabideak aurkezteko epe ofizialaren azken eguna apirilaren 14a da.
2. Eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian, dagokion fitxaren bidez. Ikerketa Zerbitzuak aurkeztuko du eskaera.
3. Dokumentu hauek aurkeztu behar dira laguntzak eskatzeko:
· Erantzukizunpeko adierazpena (parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu beharrekoa)
· Eskabidearen Excel inprimakia (parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu beharrekoa)
· Langileen arduraldi orduak (parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu beharrekoa)
· Transferentzia-proiektu kooperatiboaren memoria teknikoa (enpresa koordinatzaileak aurkeztu beharrekoa)
· Sinatutako partzuergo akordioa (enpresa koordinatzaileak aurkeztu beharrekoa). Posible da dokumentu hori proiektua onetsi ondoren aurkeztea.
ESKAEREN BARNE MAILAKO IZAPIDETZEA:
DEIALDIAN PARTE HARTZEKO INTERESA:
Martxoaren 20rako, osteguna, bidali deialdian parte hartzeko interesa duen adierazpena, inprimaki hau beteta:
Gaztelaniaz:
http://www.unavarra.es/form/output/forms/proyectosIDGobNavarra/page0.php?lang=es
Euskaraz:
http://www.unavarra.es/form/output/forms/proyectosIDGobNavarra/page0.php?lang=eu
Deialdi honekin lotutako ondorengo komunikazioak interesa adierazteko inprimakia bidali duten ikertzaileei bakarrik eginen zaizkie.
ESKAERA EGITEKO DOKUMENTAZIOA BIDALTZEA:
Martxoaren 31rako, astelehena, servicio.investigación@unavarra.es, helbidera bidali behar dira dokumentu hauek:
· Partzuergo akordioa (ereduari jarraikiz) parte-hartzaile guztien datuekin, berrikusi eta sinatzeko.
Apirilaren 7rako, astelehena:
· Aurrekontua duen Excel inprimakia, berrikusteko. Erabili, mesedez, gure webguneko inprimakia, Unibertsitatearen informazioa ere bai baitauka
· Proiektuari buruzko informazio espezifikoa duen Word dokumentua. Ezinbestekoa eskaera-inprimakiko eremuak betetzeko.
· Konpromiso gutuna (beharrezkoa bada). Ikus proiektuaren ikerketa-taldearen atala.
· Excela: langileak beste proiektu batzuetan emandako ORDUAK.
AURREKONTUA EGITEKO INFORMAZIO ERABILGARRIA:
Kostuak orduko, 4 kontratazio kategoriatan:
ORDUKO KOSTUA, KATEGORIAREN ARABERA |
2025 (1. aldia) |
2026 (2. aldia) |
2027 (3. aldia) |
Proiektuko laguntzailea |
16,62 € |
17,20 € |
18,23 € |
Proiektuko lankidea |
20,21 € |
20,92 € |
22,18 € |
1. motako proiektuko lankide doktorea |
23,49 € |
24,31 € |
25,77 € |
2. motako proiektuko lankide doktorea |
31,66 € |
32,76 € |
34,73 € |
Urteko lanaldia, hitzarmenari jarraikiz: 1642 h
Unibertsitateko langile propioek orduak inputatzen dituzte proiektuan, baina kosturik gabe.
Proiektuaren ikerketa-taldea:
· Ikertzaile nagusiaren betekizunak: NUPekiko lotura izatea proiektuak irauten duen denbora osoan. Betetzen ez bada, ezinbestekoa izanen da hori betetzen duen gutxienez ikertzaile batek parte hartzea ikerketa-taldean, eta hark proiektuaz arduratzeko konpromisoa hartzea. (Konpromiso gutuna)
· Beste proiektu espezifiko batzuen kontura kontratatutako ikertzaileak ezin izanen dira ikerketa-taldeko kide izan.
· Irakasle elkartuek ezin izanen dute proiektuaren ikerketa-taldean parte hartu; izan ere, haiek unibertsitatearekin sinatutako kontratuaren xede bakarra irakaskuntza da.
KONTSULTAK
Partzuergo akordioari lotuak:
· servicio.investigacion@unavarra.es
Deialdiarekin lotuak:
· Pedro Navarro (8952), Noelia Álvarez (6153)
· servicio.investigacion@unavarra.es