• ES
  • EU
  • EN

Proiektuak eta jarduerak

2024an NUP-en egindako ikerketa-proiektuak

Eskaera aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 7tik otsailaren 21era, biak barne

Honako hau da deialdiaren helburua: Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Estatuko Planaren barneko Ezagutzaren Sorkuntzaren eta Ikerketako Erronken 2022ko azken deialdian aurkeztutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-proiektuak garatzeko behar diren gastuen parte bat finantzatzea. Horretarako, NUPeko ikerketa-proiektuak izan behar dira, ebaluazioan gutxienez ere 70 puntuko kalifikazioa lortu dutenak eta, aurrekontu murrizketak direla-eta, finantzaketarik jaso ez dutenak.

Eskaerak aurkezteko epe bakar bat egonen da, 10 egun baliodunekoa, deialdia Unibertsitateko egoitza elektronikoko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez soilik aurkeztu beharko dira, Unibertsitateko Erregistro elektronikoan, prozeduren katalogoan ezarritako prozeduraren bidez.

Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikorako esteka

Ikus tramitea