Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Proiektuak eta jarduerak
Eskaera aurkezteko barneko epea: 2023ko urtarrileko 10etik 26ra arte
Ezagutzaren sorkuntzarako proiektuen eta jarduketen 2022ko deialdia, proiektu horiekin lotura duten ikertzaileei prestakuntza emateko. Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Estatuko 2021-2023ko Plana (2022ko urtarrilaren 3ko EAOn argitaratua).
Deialdi honen xedea diren laguntzek modalitate hauek finantzatuko dituzte:
Espainiako Ikerketa Agentziak abenduaren 21ean, asteazkena, web mintegi bat antolatu zuen 2022ko Ikerketa Proiektuetarako laguntzen deialdi berria aurkezteko. Bertan, deialdiaren alderdi orokorrak eta berritasun nagusiak deskribatu ziren. Hona hemen web mintegiaren aurkezpena eta bideo osoa ikusteko esteka:
Esteka honetan dago deialdiaren informazio osoa, ereduzko dokumentuak eta, behin deialdia irekita, eskaeraren aplikazioa egiteko erabiltzen ahalko duzun sarbidea. Argitaratzen denean, ohiko galderen dokumentua kontsultatzea gomendatzen da.
Eskabideak egitea
* Eskaerak bidaltzeko azken eguna: 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna, 10:00etan (epeak ongi behar dira koordinatutako proiektuak badira)
** Ikertzaile taldeko edo lantaldeko kideren batek sinadura elektronikorik ez badu, dokumentua paperean sinatu beharko du lehenik, eta, behin eskaneatuta, gainerako parte-hartzaileen sinadura elektronikoa gehitu; jatorrizko dokumentua, eskuzko sinadurekin, Ikerketa Zerbitzura bidali beharko da.
Parte hartzeko baldintzak:
Proiektu horietako ikertzaile nagusi izateko edo ikertzaile-taldeko kide izateko, ezinbestekoa da eskaera ixten denetik proiektuaren amaiera-egunera arte funtzionario-, estatutu- edo lan-lotura izatea unibertsitatearekin (hiru urteko proiektuetarako 26/08/31 bitartekoa, 2023/09/01 hasiera-data moduan kontuan hartuta). Lotura-baldintzak betetzen ez dituen ikertzaileren bat agertzen den proiektuak ezin izanen dira sinatu eta izapidetu. Beraz, hauek parte hartzen ahalko dute ikerketa-taldean:
Lantaldean parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikertzaileak agertzen ahalko dira.
Garrantzitsua da NUPeko ohiko galderen dokumentua xehetasunez berrikustea
Deialdi honetako proiektuek EZ dute amaierako auditoretza-txostenik aurkeztu behar, eta, beraz, EZ da beharrezkoa diru partida bat sartzea auditoretza-gasturako.
NUPeko ikertzaileek kanpoko proiektuetan parte hartzeko baimenak:
Erreklamazio epea: urtarrilaren 17ko 10:00ak arte (ostirala)
Irakasle laguntzaile doktoreen edo bitarteko kontratatupeko bitarteko irakasle doktoreek ikerketa-taldean parte hartzen badute, sailaren konpromisoa ere beharko da.