• ES
  • EU
  • EN

Proiektuak eta jarduerak

2023(e)ko ekainaren 8a

NUP-eko ikertzaile gazteek 2024-an gidatutako ikerketa proiektuak

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 9tik 29ra

Deialdiaren xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatzen diren eta ikertzaile gazteek gidatzen dituzten ikerketa proiektuen garapena bultzatzea da deialdi honen xedea.

Baldintzak

Baldintza hauek betetzen dituen Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein ikerketa-taldek eskatzen ahalko ditu laguntza hauek:

  • Ikertzaile nagusiak arduraldi osoko irakasle doktorea izan behar du, NUPeko kidea, eta jardunean egon behar du eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Doktore titulua 2013ko urtarrilaren 1a baino geroago lortu izana. Emakumezko irakasleen kasuan, data hori urtebete luzatuko da 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako seme-alaba bakoitzeko, edo harreran hartutako haur bakoitzeko.
  • NUPeko irakasleak eta ikertzaileak proiektua garatzen duen ikerketa-taldeko kide izaten ahalko dira, jardunean baldin badaude eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Ez ikertzaile nagusia, ez ikertzaile taldeko kideak ezin izanen dira agertu deialdi honetako eskaera batean baino gehiagotan. Halakorik gertatzen bada, ikertzaile horrek eskaerei uko egin beharko die baldintza betetzen den arte, edo, bestela, baliogabetu eginen dira hura agertzen den eskaera guztiak.
  • Ikertzaile nagusia ezin da laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikertzaile nagusi gisara, ikerketa proiektuak garatzeko I+G+b-ko Plan Nazionaleko edo Estatu Planeko deialdietan.
  • Ikertzaile nagusia ezin da laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikertzaile nagusi gisara, NUPeko ikertzaile gazteek gidatutako ikerketa proiektuak garatzeko laguntzen lehenagoko deialdietan, salbu eta proiektua urtebetekoa izan bada edo deialdi honetan laguntza eskuratu nahi duen proiektuak gehienez urtebeteko iraupena badu

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka