• ES
  • EU
  • EN

Proiektuak eta jarduerak

2022(e)ko maiatzaren 17a

2022ko kontzeptu-probako proiektuak

Barne-mailako eskaerak egiteko epea: maiatzaren 17tik 27ra

DEIALDIAREN EZAUGARRIAK

2022ko «Kontzeptu-probak» egiteko I+G+B-ko proiektuetarako laguntzen deialdiaren helburua Estatu Planeko ikerketa-proiektuetan sortutako ezagutzen eta emaitzen transferentzia sustatzea eta bizkortzea da, eta, horretarako, modalitate hauetako proiektuak erabiltzen ditu: “Ezagutzaren Sorkuntza” I+G proiektuak eta “Ikerketa-erronkak” I+G+b proiektuak.

Laguntza hauek eskatzen eta jasotzen ahal dituzte deialdi hauetako batean ikerketa-proiektu bat egiteko laguntza jaso duten entitateek:

  • “Ikerketa-erronkak” I+G+b proiektuentzako dirulaguntzak emateko 2018ko deialdia, Gizartearen Erronkei zuzendutako I+G+b-ko Estatuko Programari dagozkionak, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako 2017-2020 aldirako Estatuko Planaren esparruan. BDNS identifikatzailea: 412122.- Laguntzak emateko Ebazpena
  • «Ezagutza sortzeko I+G proiektuak» egiteko dirulaguntzen 2018ko deialdia (Ezagutza sortzeko eta I+G+b Sistema Zientifikoki eta Teknologikoki indartzeko Estatuko Programako dirulaguntzak, Ezagutza sortzeko Estatuko Azpiprogramakoak, Zientzia eta Teknika Ikerketako eta Berrikuntzako 2017-2020 Estatu Planaren barrenean). BDNS identifikatzailea: 412118.- Laguntzak emateko ebazpena
  • I+G+b-ko proiektuetarako dirulaguntzen 2019ko deialdia (Ezagutza sortzeko eta I+G+b Sistema Zientifikoki eta Teknologikoki indartzeko Estatuko Programen esparruko eta Gizartearen Erronkei zuzendutako I+G+b-ko dirulaguntzak, 2017-2020 aldirako Ikerketa Zientifiko eta Tekniko eta Berrikuntzako Estatuko Planaren esparruan). BDNS identifikatzailea: 472653.- Laguntzak emateko ebazpena

Ohar garrantzitsua:

  • lehen aipatutako deialdietako proiektuetan sortutako emaitzak balorizatzeko laguntzak dira, eta ezin da emaitza horietan parte hartu duen enpresarik egon
  • aurrez aipatutako deialdietako emandako proiektuen ikertzaile nagusiek bakarrik eskatzen ahalko dituzte
  • ezin dute kanpoko entitateetako ikertzaileek parte hartu
  • nahitaezkoa da amaierako ikuskapen-txostena aurkeztea. Gastu hautagarria da, eta eskaeraren aurrekontuan sartu beharko da (1.200 €).

ESKABIDEAK EGITEA:

1.- Proiektuaren ardura duen ikertzaile nagusiak eskaera betetzea aplikazio telematikoaren bidez.

2.- Eskaera ixtea eta eskaeraren pdf-a sortzea

3.- Ikertzaile nagusien, ikerketa-taldearen eta lantaldearen sinadurak biltzea (ahal bada sinadura elektronikoa)

4.- Ikerketa Zerbitzura bidaltzea, servicio.investigacion@unavarra.es (epea: 2021/05/27aren 14:00ak arte) gai moduan “ PdC2022” adierazita:

  • PDFa sinadurekin
  • proiektuaren memoria
  • proiektuari dagokion dokumentazio gehigarria

5.- Eskaeren aurkezpena

6.- Unibertsitatearen legezko ordezkariaren erregistroa eta sinadura (epea: 2021/05/31ko 14:00ak arte)

INFORMAZIO GEHIAGO:

Espainiako Ikerketa Agentziaren webgunea

Web mintegia

Web mintegiaren aurkezpena