2024(e)ko ekainaren 7a
SINAIko eragileentzako laguntzak lankidetzako I+G-ko proiektuak egiteko.
Proposamenak aurkezteko epea: ekainaren 17ko 10:00ak arte
Onuradunak
Laguntza hauen onuradun izan daitezke Nafarroako I+G+B Sistemaren (SINAI) Erregistroan kategoria hauetan egiaztatutako eragileak:
- Unibertsitateak
- Ikerketa-zentroak
- Zentro teknologikoak
- Enpresako I+G-ko unitateak
- Nafarroako I+G+B Sistemako exekuzio eragileen koordinatzaileak (ADITECH).
Xedea
Funtsezko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak, ikastegiek egindakoak:
Partzuergo proiektuak, eragileen koordinatzailearen eta gutxienez bi eragileren arteko lankidetza eraginkorraren bidez eginak. Lankidetza eraginkortzat joko da eragile bakar batek ere ez badu proiektuaren aurrekontuaren % 70 baino gehiago eta % 15 baino gutxiago exekutatzen.
Lehentasun tematikoak (Nafarroako espezializazio adimendunaren estrategia (S4)
- Mugikortasun elektrikoa eta konektatua
- Elikadura osasungarria eta jasangarria
- Energia berdearen industria
- Medikuntza pertsonalizatua
- Turismo jasangarria
- Ikus-entzunezko industria
- Trantsizio ekologikoa
- Trantsizio digitala
ESKAERAK BARNE MAILAN IZAPIDETZEA:
Parte hartzeko interesa:
Proposamen bat aurkeztu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute ekainaren 17ko 10:00ak baino lehen servicio.investigación@unavarra.es, helbide elektronikora deialdian parte hartzeko interesa dutela agertzeko; mezuaren gaian “SINAI 2024. Interesa” jarri behar dute.
Dokumentazioa bidaltzea:
- Partzuergoaren akordioa edo asmoen gutuna, azken berrikuspena egiteko: ekainaren 28ko 10:00ak baino lehen servicio.investigacion@unavarra.es, helbidera, gaian “SINAI 2024. Partzuergoaren akordioa” jarrita.
- Aurrekontuaren Excel inprimakia, haren berrikuspena egiteko, servicio.investigacion@unavarra.es helbidera, gaian “SINAI 2024. Aurrekontua” jarrita. Datak direla eta, bi epe ezarri dira barne mailan:
- 1. epea: ekainaren 28ko 10:00ak.
- 2. epea: uztailaren 23ko 10:00ak.
- Memoria teknikoa eta memoria teknikoaren eranskina: ADITECHek zehazten duen data (erabaki gabe).
PROPOSAMENAK PRESTATZEKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
- Langile kontratatu berrien gastuak. Langile propioen kostuak ezin izanen dira finantzatu, baina proiektuaren aurrekontuan sartu beharko dira nahitaez, zenbatekoari eta parte-hartzeari buruzko betekizunei dagokienez zenbatu daitezen.
- Materialen gastuak.
- Proiektuan I+Gko lanak egiten dituzten eta ezagutza teknikoak ematen dituzten kanpoko beste erakunde batzuen kolaborazioen gastuak (ezin da izan dirulaguntzaren xede den gastuaren % 50 baino goragokoa).
- Azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak erabiltzearen ondoriozko gastuak.
- Proiektuarekin zuzenean lotuta dauden eta proiektua gauzatzeko benetan aplikatu diren beste gastu batzuk:
- Erakundearen berezko arloetako zerbitzuak, betiere gastu horiek memorian behar bezala deskribatzen badira.
- Proiektuan sortutako patenteen eskaerak.
- Proiektuaren ondoriozko artikulu zientifikoak modu irekian argitaratzea, betiere egileen artean partzuergoa osatzen duten eragile guztien ikerketa-taldeetako pertsonak badaude, eragileen koordinatzailea izan ezik.
- Kongresu edo bilera zientifikoetan izena ematea, betiere proiektuaren aurrerapenak, garapenak edo emaitzak aurkezten badira haietan ahozko komunikazio edo poster moduan.
- Lizentzia informatikoak berritzea.
- Auditoretza-txostenaren kostua.
- Zeharkako kostuak: gehienez ere zuzeneko kostuen % 25.
Diruz lagundu ezin diren gastuak
- Lizentzia informatikoak edo ekipamendua erostea.
- Bidaia gastuak, dieta eta kilometraje gastuak, egonaldi eta lokomozio gastuak, salbu eta I+G proiektuarekin lotura zuzena dutela egiazta badaiteke.
Proiektua gauzatzeko epea
Proiektuek 36 hilabeteko iraupena izan dezakete gehienez, honako aldi hauetan banatuta:
- 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra
- 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra
- 2027ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra
Proiektuaren ikerketa-taldea
- Ikertzaile nagusiaren betekizunak: NUPekiko lotura izatea proiektuak irauten duen denbora osoan. Betetzen ez bada, ezinbestekoa izanen da ikerketa-taldean hori betetzen duen gutxienez ikertzaile batek parte hartzea, eta hark proiektuaz arduratzeko konpromisoa hartzea.
- Beste proiektu espezifiko batzuen kontura kontratatutako ikertzaileak ezin izanen dira ikerketa-taldeko kide izan.
- Irakasle elkartuek ezin izanen dute proiektuaren ikerketa-taldean parte hartu; izan ere, unibertsitatearekin sinatutako kontratuaren xede bakarra irakaskuntza da.
Volver