Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Proiektuak eta jarduerak
Barne mailako eskaera egiteko epea: 2021eko abenduaren 16tik 2022ko urtarrilaren 17ra
Trantsizio ekologikora eta trantsizio digitalera zuzendutako proiektu estrategikoetarako 2021eko dirulaguntzak emateko prozedura aldez aurretik izapidetzeko deialdia (2021-2023 aldirako Ikerketa Zientifikoko Estatuko Planarenak, Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barrenean).
Espainiako Ikerketa Agentziak joan den ostegunean, abenduak 9, web mintegi bat antolatu zuen trantsizio ekologikora eta trantsizio digitalera bideratutako proiektu estrategikoen deialdi berria aurkezteko, eta bertan deialdiaren ezaugarri nagusiak deskribatu zituen. Hona hemen web mintegiaren aurkezpena eta bideo osoa ikusteko esteka:
Esteka honetan daude deialdiaren informazio osoa, ereduzko dokumentuak eta eskaera-aplikaziorako sarbidea. Ohiko galderen dokumentua kontsultatzea gomendatzen da
Eskabideak egitea
* Eskaerak bidaltzeko azken eguna: 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena, 10:00etan (epeak ongi behar dira koordinatutako proiektuak badira)
** Ikertzaile taldeko edo lantaldeko kideren batek sinadura elektronikorik ez badu, dokumentua paperean sinatu beharko du lehenik, eta, behin eskaneatuta, gainerako parte-hartzaileen sinadura elektronikoa gehitu; jatorrizko dokumentua, eskuz sinatuta, Ikerketa Zerbitzura bidali beharko da.
Parte hartzeko baldintzak: proiektu horietako ikertzaile nagusi izateko edo ikertzaile-taldeko kide izateko, ezinbestekoa da eskaera ixten denetik proiektuaren amaiera-egunera arte funtzionario-, estatutu- edo lan-lotura izatea unibertsitatearekin (30/11/2024, 2022/12/01 hasiera-data moduan kontuan hartuta). Lotura-baldintzak betetzen ez dituen ikertzaileren bat agertzen den proiektuak ezin izanen dira sinatu eta izapidetu (deialdiaren 37. eta 38. artikuluak). Beraz, hauek parte hartzen ahalko dute ikerketa-taldean:
Lantaldean honako hauek agertzen ahalko dira:
NUPeko irakasle eta ikertzaileek aparteko proiektuetan parte hartzea
Erreklamazio epea: urtarrilaren 14ko 10:00ak arte (ostirala)
Irakasle laguntzaile doktoreek edo bitarteko kontratatupeko bitarteko irakasle doktoreek ikerketa-taldean parte hartzen badute, sailaren konpromiso gutuna ere beharko da.