• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUP-eko ikertzaile gazteek 2023an gidatutako ikerketa proiektuak

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko urriaren 28tik azaroaren 18ra arte

Deialdiaren xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatzen diren eta ikertzaile gazteek gidatzen dituzten ikerketa proiektuen garapena bultzatzea da deialdi honen xedea.

Baldintzak

Baldintza hauek betetzen dituen Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein ikerketa-taldek eskatzen ahalko ditu laguntza hauek:

  • Ikertzaile nagusiak arduraldi osoko irakasle doktorea izan behar du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kidea, eta jardunean egon behar du eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Doktore izatea 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera. Emakumezko irakasleen kasuan, data hori urtebete luzatuko da 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako seme-alaba bakoitzeko, edo harreran hartutako haur bakoitzeko.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak eta ikertzaileak proiektua garatzen duen ikerketa-taldeko kide izaten ahalko dira, jardunean baldin badaude eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta proiektua garatzen den denbora guztian.
  • Ez ikertzaile nagusia, ez ikertzaile taldeko kideak ezin izanen dira agertu deialdi honetako eskaera batean baino gehiagotan. Halakorik gertatzen bada, ikertzaile horrek eskaerei uko egin beharko die baldintza betetzen den arte, edo, bestela, baliogabetu eginen dira hura agertzen den eskaera guztiak.
  • Ikertzaile nagusia ezin da ikertzaile nagusi gisara laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, ikerketa proiektuak garatzeko I+G+b-ko Plan Nazionaleko edo Estatu Planeko deialdietan.
  • Ikertzaile nagusia ezin da ikertzaile nagusi gisara laguntzen onuraduna izan, ez lehen eta ez orain, NUPeko ikertzaile gazteek gidatutako ikerketa proiektuak garatzeko laguntzen 2018ko edo 2019ko deialdietan, salbu eta proiektua urtebetekoa izan bada edo deialdi honetan laguntza eskuratu nahi duen proiektuak gehienez urtebeteko iraupena badu.

Esteka Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikora