• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

NUP-eko 2018ko ikerketa-proiektuak

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 15era arte

Deialdiaren helburua da Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Estatuko Planaren Bikaintasun eta Erronkako azken deialdian (2017) aurkeztu ziren ikerketa-proiektuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatzeko egin beharreko gastuen parte bat finantzatzea. NUPeko ikerketa-proiektuak izan behar dute, gutxienez ere B kalifikazioarekin balioetsiak, eta, aurrekontu murrizketak direla-eta, finantzaketarik jaso ez dutenak.

Eskatzaileak:

- Estatu Planaren Bikaintasuneko eta Erronketako 2017ko deialdian aurkeztutako proiektuen arduradunak, baldin eta aurreko paragrafoan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

- Ezin izanen dira aurkeztu 2017ko "Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa-proiektuak garatzeko laguntzen deialdian" ezaugarri bereko laguntza bat eskuratu zuten ikertzaileak.

Eskaera:

Maiatzaren 15era arte, Unibertsitateko Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era arte.

- Eskabide inprimakia

- Garatu beharreko jardueraren oroitidazkia, gehienez ere 2 foliokoa.

Laguntzak gauzatzeko epea:

- 2018ko abenduaren 31ra arte