• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2024(e)ko maiatzaren 9a

NUP-eko doktoratu aurreko laguntzak 2024-2025 ikasturterako

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 24tik ekainaren 6ra

1. Deialdiaren xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, 2024-2025 ikasturterako dena, deialdian dauden xedapenek arautuko dute. Laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua egon behar da.

Lehen eskaerako 20 laguntza emateko deialdia egin da doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko, ordainsari hauekin:

- Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.273,14 € gordineko 14 lansari

- Kontratuaren hirugarren urtean: 1.364,08 € gordineko 14 lansari

- Kontratuaren laugarren urtean: 1.705,10 € gordineko 14 lansari

eta, deialdiaren 10. oinarriarekin bat etorriz, lansari gehigarri bat Nafarroarentzat interesa duten doktoretza-programetan parte hartzeko laguntzen (Nafarroako Gobernua) edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzen (Unibertsitateen Ministerioa) 2023ko edo 2024ko deialdietan onuradun diren pertsonentzat.

2. Deialdi berriko berrikuntzak:

- 20 laguntza horietatik, laguntza bat gordeko da % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, eta baldintza hori betetzen duten eskabide guztien artean espediente ponderatu hoberena duenari emanen zaio, laguntza zein arlotan eskatzen den kontuan hartu gabe.

- 20 laguntza horietatik, laguntza bat gordeko da eskaera guztien artean espediente onena duenarentzat, laguntza zein arlotan eskatu duen kontuan hartu gabe.

- Modalitate edo arlo guztietako hautagai guztiek 6,5eko batez besteko nota (IN) edo hortik gorakoa eduki behar dute laguntzarako hautagai izateko

3. Eskaeren aurkezpena

Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

NAOn argitaratzeko zain.

Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.