• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2025(e)ko ekainaren 6a

Doktoratu aurreko kontratua 2025-2026 ikasturtean doktoretza UPPA-ren eta NUP-en arteko kotutoretzan egiteko

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 16tik uztailaren 4ra

Prestakuntzaldiko ikertzaileak kontratatzeko deialdia, doktoretza-tesia Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) arteko kotutoretzan egin dezaten 2025-2026 ikasturtean.

Xedea: Deialdi honen xedea da NUPek doktoratu aurreko kontratu bat finantzatzea doktoretza-tesi bat egiteko UPPAren eta NUPen arteko kotutoretzan, bi erakunde horiek sinatutako esparru-hitzarmenaren barrenean.

Deialdian doktoratu aurreko kontratu bat eskaintzen da.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta lau urteko iraupena izanen du.

Norentzat den: Eskatzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute kontratua eskatzeko epean.

Ez bazaude onartua NUPeko ezein doktoretza-programatan, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batera sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izan beharko dituzte.

Ingeleseko edo frantseseko B1 maila egiaztatu beharko dute gutxienez.

Eskaeren aurkezpena:

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 16tik uztailaren 4ra

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka