• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

UPPA-ren eta NUP-en kotutoretza-erregimeneko doktoretza aurreko laguntza 2023-2024 ikasturterako

Prestakuntzaldiko ikertzaileak kontratatzeko deialdia, 2023-2024 ikasturtean doktoretza-tesiak Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) artean kotutoretzan egin ditzaten.

Xedea: Deialdi honen xedea da NUPek doktoretza aurreko kontratu bat finantzatzea UPPAren eta NUPen artean kotutoretzan doktoretza-tesia egiteko, bi erakunde horiek sinatutako esparru-hitzarmenaren barrenean.

Deialdian doktoretza aurreko laguntza bat eskaintzen da.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta lau urteko iraupena izanen du.

Norentzat den: Eskatzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dira laguntza eskatzeko epean.

NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batera sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izan beharko dituzte.

Ingeleseko edo frantseseko B1 maila egiaztatu beharko dute gutxienez.

Eskaeren aurkezpena:

Eskabideak aurkezteko epea 15 lanegunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka

Dokumentazio gehigarria: