Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > NUPeko barne-laguntzak > Ikertzaileak
Erreklamazioak egiteko epea: 2023ko urriaren 4tik 25era (biak barne)
NUPek eta Ramón y Cajal erakundeak doktoretza aurreko ikertzaileak trebatzeko Ramón y Cajal izeneko 4 laguntza berriren deialdia egin dugu 2023-2024 ikasturterako.
Deialdian laguntza hauek daude:
Baldintzak:
Eskatzaileek doktoretza aurreko laguntzaren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.
NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, baldintza hauetako bat bete beharko dute:
Laguntza esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2023-2024 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.
Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.
12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.
Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 4tik 25era (biak barne)
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka