• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2024(e)ko apirilaren 25a

NUP-eko I+Ien mugikortasunerako 2024ko laguntzak

Eskaera egiteko epea: 2024ko maiatzaren 15era arte

Xedea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileek beste unibertsitate edo ikerketa-zentro batzuetan egiten dituzten bisitak eta egonaldiak finantzatzea, bakarrik edo beste batzuekin batera.

Bisita eta egonaldi horiek ikerketa-helburu argiak izan behar dituzte, eta horien artean batez ere honako hauek sartzen dira, baina ez modu esklusiboan:

  • Teknika esperimental berriak ikastea edo esperimentuak edo neurketak egitea.
  • Baterako ikerketa-proiektuak prestatu edo haien jarraipena egiteko bilerak.
  • Baterako argitalpenak prestatzeko bilerak.
  • Funts bibliografikoak, hemerografikoak, artxibistikoak eta garrantzi bereziko datu-baseak kontsultatzea eta aztertzea.
  • Ikerketa-ikastaro aurreratuetan parte hartzea.

Era berean, 2024an egitekoak ziren eta ezusteko arrazoi justifikatuengatik egin ezin izan diren bisitak eta egonaldiak prestatzeko gauzatu diren gastuetarako eskabideak ere aurkezten ahalko dira.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen da biltzar zientifiko, sinposio eta abarretara joatea eta horietan parte hartzea. Edonola ere, Taldeen Sustapen Planaren funtsekin finantzatzen ahalko dira horiek, eta, kasu batzuetan, Ikerketako Errektoreordetzak ere finantzatzen dituen bidaia-poltsekin. Halaber, deialditik kanpo gelditzen da biltzar edo sinposioekin lotutako ikastaro eta tutoretzetan parte hartzea.

Norentzat den:

Deialdi honetako laguntzak lanaldi osoko kontratua duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileentzat dira. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira, berariaz, Zientziaren Legeak arautzen dituen prestakuntzaldiko ikertzaileak, Espainiako Unibertsitate Sistema Birkualifikatzeko Laguntzen deialdiaren barnean formalizatutako kontratu eta doktoretza aurreko kontratuak, eta LOSUren 60. artikuluaren babesean egindako kontratuen kontura eta ikerketa-taldeen edo proiektuen kontura kontratatutako langileak.

Eskatzaileek Unibertsitateko ikerketa-talderen batean erroldatuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzu aktiboan egon beharko dute deialdia ixten den egunean eta jarduera egiten den aldian.

NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka

Documentación adicional