Ikerketa Taldeen 2023ko Errolda eguneratzeko epea: 2023ko martxoaren 15era arte (asteazkena).
Ikerketa-taldeen 2023ko Erroldako datuak martxoaren 15era arte eguneratzen ahal dira (asteazkena), talde berriak sortzeko eskaerak barne.
Dokumentazioa posta elektronikoaren bidez bidali behar da helbide honetara: servicio.investigacion@unavarra.es
Otsailaren 17an, Ikerketa Zerbitzuak taldeko kideen datu eguneratuak eta errolda eguneratzeko 2023ko araudia bidali zizkien ikerketa-taldeetako arduradunei. Ikerketa Zerbitzuari beharrezko aldaketak jakinaraztea da helburua.
(*) Datorren urteko erroldari begira, eta bikoiztasunak saihesteko, aurreikusia dago Ohorezko Kidearen figura desagertzea, eta, horrenbestez, taldean irakasle erretiratuak sartu ahal izateko Ohorezko Irakasle gisa izendatua egon behar du.