• ES
  • EU
  • EN

Bestelakoak

NUP-EKO 2025EKO IKERKETA SARIAK

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 6tik 19ra

Xedea: ikerketa-jardueraren zenbait alderdi saritzea; haien artean, ikerketan garatutako ibilbide pertsonal osoa, 2023an eta 2024an egindako ekarpen zientifiko hoberenak eta 2023an edo 2024an bukatutako kontratu edo proiektu baten ondoriozko jakintza edo teknologia transferitzeko emaitzarik hoberena, betiere NUPeko irakasleek eta ikertzaileek eginak badira.

Modalitateak:

A.-    Zientzia Zehatzen, Biologikoen, Medikoen eta Teknologikoen arloetako Ikerketa Saria ikerketako ibilbide pertsonal osoari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

B.-    Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomikoen arloetako Ikerketa Saria ikerketako ibilbide pertsonal osoari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

C.-    Zientzia Zehatzen, Biologikoen, Medikoen eta Teknologikoen arloetako Ikerketa Saria 2023. eta 2024. urteetan egindako ekarpen zientifiko hoberenari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

D.-    Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomikoen arloetako Ikerketa Saria 2023. eta 2024. urteetan egindako ekarpen zientifiko hoberenari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

E.-    Saria 2023. edo 2024. urteetan bukatutako kontratu edo proiektu baten ondoriozko jakintza edo teknologia transferitzeko emaitzarik hoberenari. Saria gehienez ere 2.800 euroz hornitua dago.

Parte hartzen ahal dutenak:

Nafarroako Unibertsitate Publikoan arduraldi osoa duen eta zerbitzu aktiboan dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskidegoetako edozein irakaslek edo ikertzailek, betiere ikerketa-talde batean erroldatuta badago eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, eta aurkezten den sariaren modalitateko eskakizunak betetzen baditu.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira, berariaz, proiektuen kargura kontratatutako ikertzaileak, ikerketa-taldeak, soberakinen poltsak eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 60. artikuluko kontratuak, bai eta prestakuntzan dauden doktoratu aurreko eta doktoratu ondoko pertsonak ere.

Deialdiaren oinarri osoak NUPen iragarki ohol elektronikoaren estekan daude kontsultatzeko.

Hautagaitzak bitarteko elektronikoen bidez soilik aurkeztu beharko dira, Unibertsitatearen erregistro elektronikoan, prozeduren katalogoan ezarritako prozeduraren bidez.

JOAN TRAMITERA

Unibertsitatearen iragarki ojol elektronikorako esteka