• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

2025(e)ko martxoaren 31a

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa-taldeen 2025eko kanpo ebaluazioa

Eskariak aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 1etik 14ra arte

Deialdiaren helburu orokorra da Unibertsitateko ikerketa-taldeek egindako ikerketa-jarduerari kanpoko balorazioa egitea, baita talde horiek nolako lehiakortasun maila duten jakitea ere haien testuinguru zientifiko edo teknologikoko beste talde batzuen aldean (Espainiakoak zein nazioartekoak), azken batean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren barneko ikerketa-politikan parte izan dadin.

2025ean erroldatutako ikerketa-taldeek 2020-2024 aldian egindako jarduerak ebaluatuko dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lotura duten ikertzaileen jarduerak hartuko dira kontuan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2025eko katalogoan erregistraturik dauden ikerketa-talde guztiek hartzen ahal dute parte deialdian. Deialdi honetan parte hartzea borondatezkoa da. Beraz, deialdian parte hartzen duenak baldintza guztiak onartzen dituela ulertuko da.

Parte hartzeko eskaerak Unibertsitatearen egoitza elektronikoan aurkeztuko dira inprimaki normalizatua erabiliz. Inprimaki horretan, talde bakoitzeko arduradunak berariaz onartuko ditu deialdiaren oinarriak eta baldintzak, eta ontzat hartuko du taldearen jarduerak UNIBASQek ebaluatzea, deialdiaren II. eranskinean agertzen diren ebaluazio irizpideen arabera.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 1etik 14ra bitartean egonen da zabalik.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaituta, Ikerketa Zerbitzuak memoria bat bidaliko die ikerketa-taldeen 2025eko erroldan agertzen diren ikerketa-taldeen arduradunei. Memoria formatu digitalean bidaliko da –SIGMA aplikaziotik sortua–, eta, hartan, ikerketa-talde bakoitzak 2020-2024 aldian egindako jarduerak bilduko dira. Erroldaren erreferentzia-data 2025eko martxoaren 3a da.

SIGMAtik abiatuta sortutako memoria osatu hori baliagarria izanen zaie ikerketa-taldeei ebaluazio memoria egiteko oinarri gisa (taldearen jarduerak eta informazio osagarria). Memoria hori izanen da talde bakoitzaren ebaluazioa egiteko erabiliko den dokumentu nagusia. Ebaluazio memoriaren eredua horri dagokion prozedura elektronikoaren fitxatik deskargatzen ahalko da, zeina Unibertsitatearen Egoitza Elektronikoaren Prozeduren Katalogoan egonen baita eskuragarri. 

IR AL TRÁMITE

Enlace al tablón electrónico de la UPNA