Ikerketa-taldeen 2025eko errolda
Eguneratzeko epea: 2025eko martxoaren 3ra arte
Ikerketa-taldeen 2025eko erroldako datuak martxoaren 3ra arte eguneratzen ahal dira (astelehena), talde berriak sortzeko eskaerak barne.
Otsailaren 4an, ikerketa-taldeetako kideen datu eguneratuak eta errolda eguneratzeko 2025eko araudia bidali zizkien Ikerketa Zerbitzuak ikerketa-taldeetako arduradunei. Ikerketa Zerbitzuari beharrezko aldaketak jakinaraztea da helburua.
- Langileen alten kasuan, interesdunaren sinadura behar da.
- Unibertsitatearekin kontratu bidezko loturarik ez duten langileen alten kasuan, adierazi zein unitate administratibotan alderatzen ahal diren datuak edo kategoriaren eta loturaren egiaztapenaren kopia eman.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egin duen eta erretiratua dagoen pertsonarik sartzen bada taldeko kide gisa, pertsona horrek Ohorezko Irakaslearen izendapena izan beharko du.
- Ikerketa-taldeko kideek Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide izan beharko dute 2025eko martxoaren 3an.
- Talde berririk sortzen bada, kide guztiek sinatu behar dute.
Ikerketa-taldeen errolda eguneratzeari buruzko dokumentazio guztia posta elektroniko bidez bidali beharko da helbide honetara: servicio.investigacion@unavarra.es.
Volver