• ES
  • EU
  • EN

NUPeko barne-laguntzak

Ekitaldiak antolatzeko NUP-en 2025eko laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 12tik 25a arte

Xedea: ezagupen zientifiko aurreratuenei buruzko informazio trukea eta hedapena sustatzea, kongresu zientifikoak eta ikerketakoak antolatuz, bai eta komunikazio zientifikoak aukeratzeko irizpide berek arautzen dituzten antzeko beste ekitaldi batzuk ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatutakoak 2025an, edo 2026ko lehenbiziko 7 hilabeteetan. Azken kasu horretan, 2025eko ekitaldian gauzatzen diren prestaketa-gastuak baizik ez dira izanen hautagarriak.

Norentzat den:

Deialdi honetako laguntzak eskatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-talde edo ikerketa-institutu bat behar da izan, eta helburutzat eduki kongresu, jardunaldi, mintegi eta bilerak antolatu eta egitea azterlan eta ikerketa zientifikoak hedatzeko, eztabaidatzeko eta trukatzeko. Eskabideek ikerketa-taldeko arduradunaren edo ikerketa-institutuko zuzendariaren sinadura izan behar dute.

Deialdi honen bidez finantzatuko diren ekitaldiak, ahal dela, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusetan eginen dira, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean. Soilik salbuespen gisa eta Ikerketa Batzordearen Komite Iraunkorrak proposaturik emanen dira laguntzak beste lurralde batzuetan eginen diren kongresu, jardunaldi eta abarretarako.

I+G+Bko Estatu Planeko edo Nafarroako Gobernuak kudeaturiko antzeko deialdietan parte hartzen duten eskatzaileek kontuan izan behar dute bai deialdi bakoitzaren gastuak justifikatzeko eskakizunak bete beharko dituztela ordainketak modu egokian egin daitezen, bai, edonola ere, irizpide bera izan beharko dutela ekitaldi bererako, Unibertsitatearen izenean diren ordainagirien gastuak izan edo beste erakunde bati emandako dirulaguntzak izan.

JOAN TRAMITERA

NUPen iragarki ohol elektronikorako esteka