2025eko bidaia-poltsak
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 4ra arte luzatu da
Xedea: ikerketa-jarduera sustatu eta bultzatzea, bereziki prestakuntzan dauden irakasleena, nazioan zein nazioartean kongresu edo sinposio zientifikoetara joateak edo horietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak finantzatzen lagunduz hitzaldiak, komunikazioak, posterrak edo bestelako ekarpenak aurkezten direnean.
Norentzat diren:
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoz aritzen diren irakasle doktoreak, deialdia ixten den egunean ikerketa-talde batean erroldatuak daudenak, betiere talde hori 2025eko Sustapen Planetik kanpo utzi badute edo deialdi honetako bidaia-poltsa bakoitzerako ezarritako gehienekoa baino diru gutxiago jaso badu.
- Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleak, arduraldi partzialean aritzen direnak eta Osasun Zientzien Sailari atxikita daudenak, aurreko baldintza berberetan.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzaile doktoreak, ikerketa-talde batean erroldatuak daudenak deialdia ixten den egunean, kontuan hartu gabe taldeak 2025eko Sustapen Planeko funtsak jasotzen dituen edo ez.
Nolanahi ere, eskaerak aurkezteko epean eta laguntzaren xede den jarduera egiteko unean, onuradunak zerbitzu aktiboan aritu beharko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
JOAN TRAMITERA
NUPen iragarki ohol elektronikorako esteka
Volver