Ikerketa Batzordeak, 2024ko urriaren 3ko bilkuran, 2025eko Ikerketa Taldeen Sustapen Planean parte hartzeko baldintzak onetsi zituen, bai eta laguntzak banatzeko prozedurak ere.
Ikerketa Zerbitzuak, azaroko lehenbiziko astean, aipatu baldintzak bete direla egiaztatuko du, kontuan hartuta zer informazio dagoen eskuragarri SIGMAren Ekoizpen Zientifikoko Atarian 2024ko urriaren 31n.
Talderen batek ez baditu betetzen batzordeak planean parte hartzeko ezarriak dituen baldintzak, Ikerketa Zerbitzuak horren berri emanen dio taldearen arduradunari, eta epe bat ezarriko du alegazioak aurkezteko.
Ikerketa Batzordearen Batzorde Iraunkorrak, ondoren, ezarritako epean aurkeztutako alegazioak ebatziko ditu, eta 2025eko Sustapen Planean parte hartuko duten Ikerketa Taldeen zerrenda onetsiko du.
Alegazioak ebatzi ondoren, Ikerketa Zerbitzuak funtsak esleitzeko kalkuluak eginen ditu erabakian ezartzen denaren arabera (funtsak esleitzeari buruzko apartatu espezifikoa dago).
Ikerketa Zerbitzuak talde bakoitzak jasoko duen zenbatekoa eta funtsak betearazteko arauak jakinaraziko dizkie taldeko arduradunei.