Ikerketa Taldeen 2024ko errolda
Eguneratzeko epea: 2024ko martxoaren 15era arte
Ikerketa taldeen 2024ko erroldako datuak martxoaren 15era arte eguneratzen ahal dira (asteazkena), talde berriak sortzeko eskaerak barne.
Otsailaren 9an, Ikerketa Zerbitzuak taldeko kideen datu eguneratuak eta errolda eguneratzeko 2024ko araudia bidali zizkien ikerketa-taldeetako arduradunei. Haiek Ikerketa Zerbitzuari beharrezko aldaketak jakinaraztea da helburua.
- Langileen alten kasuan, interesdunaren sinadura behar da.
- Unibertsitatearekin kontratu bidezko loturarik ez duten langileen alten kasuan, adierazi zein unitate administratibotan alderatzen ahal diren datuak edo kategoriaren eta loturaren egiaztapenaren kopia eman.
- Jada erretiratuta egon eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan lan egin duen pertsonarik sartzen bada taldeko kide gisa, Ohorezko Irakasle gisa egonen da izendatuta(*).
- Ikerketa-taldeko kideek Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide izan beharko dute 2024ko martxoaren 15ean.
- Talde berririk sortzen bada, kide guztiek sinatu behar dute.
Taldeen errolda eguneratzeko dokumentazio guztia mezu elektronikoaren bidez bidaliko da helbide honetara: servicio.investigacion@unavarra.es.
Volver