Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Ikertzaileak
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 14tik 27 bitarte
1.- Deialdiaren xedea
Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako lehenbiziko eskaerako kontratuen 2025-2026 ikasturterako deialdia haren xedapenek arautuko dute. Kontratuak emateko, behar adinako aurrekontua egon behar da.
Lehenbiziko eskaerako 20 kontratu emateko deialdia egin da doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko, ordainsari hauekin:
- Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.298,60 € gordineko 14 lansari
- Kontratuaren hirugarren urtean: 1.391,36 € gordineko 14 lansari
- Kontratuaren laugarren urtean: 1.719,20 € gordineko 14 lansari
eta, deialdiaren 10. oinarriarekin bat etorriz, lansari gehigarri bat Nafarroarentzat interesa duten doktoretza-programetan parte hartzeko laguntzen (Nafarroako Gobernua) edo Unibertsitateko langileak prestatzeko laguntzen (Unibertsitateen Ministerioa) 2024ko edo 2025eko deialdietan onuradun diren pertsonentzat.
2.- Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
- Deialdiko 20 kontratuetatik, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat gordeko da kontratu bat, eta baldintza hori betetzen duten eskabide guztien artean espediente ponderatu hoberena duenari emanen zaio, kontratua zein arlotan eskatzen den kontuan hartu gabe.
- Ikerketa-arlo bakoitzean kontratu bat emango zaio arlo horietako espediente haztatu onenari (A, B, C, D).
- Modalitate edo arlo guztietako hautagai guztiek 6,5eko batez besteko nota (IN) edo hortik gorakoa eduki behar dute kontraturako hautagai izateko.
3.- Eskaeren aurkezpena
Telematikoki aurkeztu behar dira eskaerak, Banco Santander programaren “Open Academy” plataformaren bidez. Horretarako, eskatzaileak aldez aurretik erregistratu behar dira plataforman.
Oro har, eskatzen diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.
* OHARRA: Akatsak zuzentzeko ebazpena (NAOn argitaratzeke) argitaratu da taula elektronikoan, zuzendarien lotura-taulan PPL (Lan-kontratudun Irakasle Iraunkorra) irudia sartzeko.
Informazio gehiago: Iragarki ohol elektronikoa
Ikerketa Zerbitzua
948169780