Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Ikertzaileak
Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: 2025eko maiatzaren 30a
Xedea: Hortaz, doktoratu aurreko 2 kontraturen deialdia egiten da –kontratuak MSCA DN programako FINALITY proiektuari daude lotuak– problema estatistiko teoriko eta praktikoak jorratuko dituzten bi doktoretza-tesi egin daitezen NUPen, etorkizuneko interkonektatutako sistema handietarako ikaskuntza automatiko seguruari aplikatuko zaizkien adimen artifizialeko metodo aurreratuak ikertzeko eta garatzeko.
Doktoratu aurreko 1. kontratua. Doktoretza-tesia: Ikaskuntza federatuko ekitatea garraio optimoaren bidez.
Doktoratu aurreko 2. kontratua. Doktoretza-tesia: Fluxu esleipenen ekitatea: garraio optimoaren ikuspegia.
Doktoratu aurreko kontratuek 3 urteko iraupena izanen dute, eta zilegi izanen da urtebeteko aldietan luzatzea, gehienez 4 urteko iraupena izan arte.
Betekizunak:
- Mugikortasun araua: kontratuaren hasiera-egunaren aurreko 3 urteetan eskatzailea ez egon izana 12 hilabete baino gehiago bizitzen edo bere jarduera nagusia gauzatzen (adibidez, lana, ikasketak) harrera-erakundearen herrialdean (Espainia), Europako Batzordeko MSCA programako bekak arautzen dituzten arauen arabera, programa horretakoa baita proiektu hau.
- Ikasketa hauek izatea:
Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskabideak aurkezteko epea bukatu aurreko hamabi hilabeteetan doktoretza-tesia egiteko beste kontratu edo laguntza baliokideren bat izan dutenek.
- Doktoretza-tesirik ez aurkeztu izana defentsarako.
- Doktore titulurik ez eskuratu izana.
- Ingeleseko B2 maila, edo parekoa, ACLESek eta CRUEk (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia) onartzen dituzten ziurtagirien zerrenda kontuan harturik. Ingelesa lehen hizkuntza gisa dutenek edo ikasketak ingelesez egin dituztenek aukera izanen dute baldintza horretatik salbuetsita gelditzeko.
Eskaeren aurkezpena:
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita
Informazio gehiago:
FINALITY proiektua (Europako Batzordearen webgunea)
Ikerketa Zerbitzua