• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

2025(e)ko urtarrilaren 9a

Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren laguntzen deialdia (Senior eta Castillejo)

Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko urtarrilaren 16tik otsailaren 6ko 14:00etara.

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEA NUP-EN: 2025eko urtarrilaren 31ko 14:00ak arte.

 

ZIENTZIAREN, BERRIKUNTZAREN ETA UNIBERTSITATEEN MINISTERIOAREN LAGUNTZEN DEIALDIA (SENIOR ETA CASTILLEJO)


Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Estatu Idazkaritzaren 2024ko abenduaren 30eko Ebazpena

argitaratu da BOEn. Ebazpen horren bidez, irakasle eta ikertzaileentzako atzerriko egonaldietarako dirulaguntzen deialdia egiten da, aldez aurretik tramitatua, Talentua Prestatzeko, Erakartzeko eta Atxikitzeko Estatuko Azpiprogramaren barnean, 2024-2027 Ikerketa Zientifiko, Tekniko eta Berrikuntzako Estatu Planaren (PEICTI) esparruan.
 
Xedea: Talentua Prestatzeko, Erakartzeko eta Atxikitzeko Estatuko 2024-2027 Azpiprograman jasotako doktoratu ondoko nazioarteko laguntzak, 2019ko ekainaren 20ko CNU/692/2019 Aginduarekin bat etorriz (2019ko ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Laguntza horien helburua da unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak atzerriko unibertsitate, instalazio nagusi, laborategi eta ikerketa-zentroetan sar daitezen erraztea, haien ezagutzak zabaldu eta gaitasun akademikoa hobetzeko, Espainiako unibertsitate sistemen eta I+G+Bren sistemen mesedetan. Era berean, balio izanen dute jatorrizko eta destinoko erakundeen artean lotura berriak ezarri edo dagoeneko existitzen direnak indartzeko, irakasleen eta/edo ikertzaileen arteko lankidetza erregularra eta iraunkorra bultzatuz.
 
A modalitatea. Irakasle eta/edo ikertzaile seniorren egonaldiak atzerriko zentroetan. Modalitate honen hartzaileak esperientzia eta ibilbide profesional egiaztatua duten irakasle unibertsitarioak eta/edo ikertzaileak dira. Jarduketa honen bidez, pertsona horientzako egonaldiak sustatu nahi dira, etengabeko eguneraketaren bidez programaren helburu orokorra lor dezaten edozein jakintza-arlotan, eta irakaskuntzako eta ikerkuntzako zereginetan parte har dezaten goi-mailako ikasketetako zikloetako edozeinetako harrera-zentroan.
 
B modalitatea.  “José Castillejo” atzerriko egonaldiak doktore gazteentzat. Modalitate honen helburua irakaskuntzan eta/edo ikerkuntzan hasi berriak diren doktore gazteen mugikortasunaren sustatzaile eta pizgarri izatea da.
 

Egonaldiek gutxienez hiru hilabetekoak eta gehienez sei hilabetekoak izan behar dute, ez dira luzatzen ahalko, eta epe bakarrean egin beharko dira. Halaber, bat etorri beharko dute destinoko zentroko jarduera akademikoko edo zientifikoko aldiekin.

Informazio guztia eskuragai duzue Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren webgunean:  

José Castillejo modalitatea     Senior modalitatea


Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 16tik otsailaren 6ko 14:00ak arte egonen da zabalik.

Eskaerak aurkezteko epearen barrenean eta behar besteko aurrerapenez, NUPen DOKUMENTU HAUEK AURKEZTU BEHARKO ditu hautagaiak, hura atxikitzen den organismoa ados dagoela frogatzen duen ziurtagiria izapidetzeko:

    a. Zergei eta gizarte segurantzari loturiko obligazioak betetzen dituela frogatzen duen egiaztagiria.

    b.  Behar den LIZENTZIA AKADEMIKOA

    c. Adierazpen bat, frogatzen duena eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunaren aurreko 4 urteetan ez egin izana sei hilabete baino gehiagoko atzerriko egonaldirik. Hori kontabilizatzeko, gutxienez hilabeteko egonaldiak hartuko dira kontuan (hilabetekoak barne).

    d. Hautagaia atxikitzen den organismoaren ziurtagiria DATUAK BETETA dituen inprimaki normalizatu batean, sinadura Ikerketako errektoreordeak izapidetu dezan.

Bi modalitateetako eskatzaileek dokumentuok posta elektronikoz bidali beharko dituzte Ministerioak eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barrenean eta Ikerketako errektoreordeak sinadura izapidetzeko behar besteko aurrerapenez, helbide elektroniko honetara: servicio.investigacion@unavarra.es