• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

Doktoratu aurreko 6 kontraturen deialdia, I+G+Bko Estatuko Planeko Jakintza Sortzeko 2023ko Proiektuei lotuak

Eskaera aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 27tik abenduaren 20ra arte

Xedea: Estatuko I+G+Bko Planeko Jakintza Sortzeko 2023ko Proiektuei lotutako doktoratu aurreko 6 kontraturen deialdia egitea. Kontratu hauek daude deialdian:

  • Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-146076NB-I00 “Bakterioen bi osagairen sistema sentsorialak eskuratzeko eta egokitzeko printzipioak deszifratzen”, Biozientzien eta Bioteknologiaren arloko “Bakterioen bi osagairen sistema sentsorialen bilakaera molekularraren analisia” esparrukoa. Zuzendaria: Iñigo Lasa Uzcudun.
  • Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-149895OB-I00 “Zuntzeko punta eta meritu-figura hobetua duten sentsoreen laborategia kontzentrazio ultrabaxuko biomarkatzaileak eta kutsatzaileak detektatzeko”, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien arloko “Zuntz optikozko sentsoreak” esparrukoa. Zuzendaria: Ignacio del Villar Fernández. 
  • Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-147184NB-I00 “Asimetriak Espainiako konfesio erlijiosoen araubide finantzarioan, ondarezkoan eta gizarte-segurantzaren arlokoan”, Zuzenbidearen arloko “Gutxiengo erlijiosoen araubide juridikoaren azterketa” esparrukoa. Zuzendaria: Alejandro Torres Martínez.
  • Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-148959NB-I00 “Ekintza kolektiboko erakundeak, brikolaje instituzionala, lurrak lortzeko modua eta jasangarritasuna ikuspegi historikotik: Europa eta Amerika”, Iraganaren Ikasketen arloko (Historia eta Arkeologia) “Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak” esparrukoa. Zuzendaria: José Miguel Lana Berasain.
  • Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-152885OB-I00 “Metodologia berriak muturreko gertaera meteorologikoek landare-estalkietan eragindako kalteak irudien denborazko serieak integratuz identifikatzeko eta ebaluatzeko”, Nekazaritzaren eta Nekazaritzako Elikagaien Zientzien arloko “Teledetekzioa” esparrukoa. Zuzendaria: María González de Audícana Amenábar.
  • Proiektu honekin lotutako doktoratu aurreko kontratu bat: PID2023-146064OB-C31 “Antenak eta paketatzea haririk gabeko 6G komunikazioetarako azpiterahertz mailako siliziozko hargailu hibrido modularretarako (HARMONIC-PACK)”, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien arloko “Komunikazioen teknologiak: azpiterahertzen bandako antena eta zirkuituen diseinua eta fabrikazioa” esparrukoa. Zuzendaria: Jorge Teniente Vallinas.

Betekizunak: Doktoratu aurreko kontratuaren eskatzaileek haren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epearen barnean. NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batera sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izan beharko dituzte.

Kontratua esleitzeko hautatuak izanez gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean 2024-2025 ikasturterako matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute eskatzaileek behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako kontratu edo laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta hura 12 hilabetekoa edo gehiagokoa izan bada, edota doktoratu aurreko prestakuntza doktoratu aurreko prestakuntzarako beste laguntza batzuen finantzaketarekin hasi dutenek, baldin eta laguntza horiek Ikerketarako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Estatuko Planaren edo aurreko plan nazionaletako baten esparruan eman badira.

12 hilabete baino gutxiagoko kontratu edo laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoratu aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena, kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoratu aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

Eskaeren aurkezpena:

Eskabideak aurkezteko epea 15 lanegunekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Informazio gehiago: Iragarki ohol elektronikoa

Ikerketa Zerbitzua

948 16 6247