Hasiera > Ikerketa > Laguntzak eta deialdiak > Ikertzaileak
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 14tik 27ra
NUPek eta Ramón y Cajal erakundeak doktoratu aurreko ikertzaileak trebatzeko eskaera berriko 4 laguntzaren deialdia egin dugu 2024-2025 ikasturterako.
Deialdian laguntza hauek daude:
Betekizunak:
Eskatzaileek doktoratu aurreko laguntzaren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.
NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskatua izan behar dute eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, baldintza hauetako bat bete beharko dute:
Laguntza esleitzeko hautatuak izanez gero, eskatzaileek 2024-2025 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin dutela egiaztatu beharko dute laguntzen behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.
Deialdi honetan ezin izanen dute parte hartu eskaera egiteko epea ixten den egunean doktoretza-tesi bat egiteko bestelako laguntza homologagarriren bat jaso dutenek, baldin eta 12 hilabete edo gehiagoko laguntzak izan badira.
12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, deialdi honetan jasotako doktoratu aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupenari kendu eginen zaio kontratatua egon den denbora (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoratu aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 14tik 27ra.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikorako esteka