• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzeko 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdi osagarria. NUP

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 29ra arte

Eskaerak egiteko epea 2022ko uztailaren 29an amaitzen da.

Deialdiaren helburua, batetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntzaren kalitatea hobetzea da, eta, bestetik, interes publiko, sozial eta ekonomikoko xede hauek betetzea:

- Unibertsitateko irakasle funtzionarioak edo kontratupekoak birkualifikatzea, irakasle eta ikertzaileek mugikortasun programetako egonaldiak egin ditzaten sustatuz Birkualifikatzeko Laguntzen modalitatearen bidez.

- Nazioarteko talentua erakartzea, María Zambrano izeneko laguntzen modalitatearen bidez.

- Doktore gazteen prestakuntza, Margarita Salas izeneko laguntzen modalitatearen bidez.

Deialdi osagarri honetarako dagoen aurrekontua murritza denez, unibertsitateko irakasleak birkualifikatzeko laguntzei emanen zaie lehentasuna. Finantzaketarako baldintzak betetzen dituzten birkualifikaziorako laguntza guztiak eman ondoren, oraindik aurrekonturik geldituko balitz, María Zambrano eta Margarita Salas modalitateetako laguntzak emanen lirateke, hurrenkera horretan.

Esteka Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikora

Ikus tramitea

Birkualifikaziorako laguntzak beste unibertsitateren batean eskatu dituzten ikertzaileek egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin nahi badute, honako inprimaki eredu hau erabiltzen ahal dute NUPeko egonaldia baimentzeko:

NUPen egoteko baimena

 

Dokumentazio gehigarria: