• ES
  • EU
  • EN

Ikertzaileak

Doktoretza aurreko laguntzak, NUP-ek emanak 2022-2023 ikasturterako

Eskaera aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 27tik ekainaren 9ra arte

1. Deialdiaren xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko eskaera berriko laguntzen deialdia, 2022-2023 ikasturterako dena, deialdian dauden xedapenek arautuko dute. Laguntzak emateko, behar adinako aurrekontua egon behar da.

20 laguntza emateko deialdia egin da doktoretza aurreko ikertzaileen prestakuntzarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza-tesia egiteko. Aurrekontuko baliabideen arabera, baliteke deialdiko laguntza gehiago ematea.

2. Eskaeren aurkezpena.

Eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

2022ko maiatzaren 26an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Oro har, eskatzen diren betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.